
58. zk., 2025eko martxoaren 25a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
COOPERATIVA DE EXPLOTACIÓN COMUNITARIA AGRARIA TXULATO, S. COOP. (CECA TXULATO, S. COOP.)
1351
IRAGARKIA, Cooperativa de Explotación Comunitaria Agraria Txulato, S. Coop. (CECA Txulato, S. Coop.) sozietatearen disoluzio eta likidazioarena.
Euskadiko Kooperatibei buruzko 11/2019 Legearen 92.4 eta 99.2 artikuluek eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroari buruzko 84/2023 Dekretuaren 65.1 artikuluak ezarritakoaren arabera, honako hau jakinarazten da:
2024ko urriaren 25ean egindako Cooperativa de Explotación Comunitaria Agraria Txulato, S. Coop. (CECA Txulato, S. Coop) sozietatearen Ezohiko Batzar orokorrean, Kooperatiba desegitea eta likidatzea erabaki da, likidatzaile bakarra izendatu da, eta azken likidazio-balantzea eta kooperatibaren gizarte-ondarea banatzeko proiektua onartu dira.
Aipatutako erabakiei buruzko dokumentazioa Kooperatibaren egoitza sozialean gordailututa dago, interesdunen eskura, Euskadiko Kooperatibei buruzko 11/2029 Legearen 99.2 artikuluan xedatu bezala.
Lacorzanilla (Araba), 2025eko otsailaren 13a.
Likidatzaile bakarra,
JULIO RAMÍREZ ARGOTE.
RSS