Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2025eko martxoaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1349

IRAGARKIA. Honen bidez, Segurtasuneko sailburuordeak 2025eko urtarrilaren 8an 2024-556 espedientean emandako ebazpena jakinarazten da. 2024ko irailaren 19ko eskariaren bidez ireki zen espediente hori, eta izaera pertsonaleko datuen babesaren arloko erregelamenduan bildutako eskubideak baliatzeari buruzkoa da.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

1.– Interesdunak, bere interesak aldezteko, ebazpen honen aurka Datuak Babesteko Euskal Agintaritzara (DBEA) jo ahal izango du.

Hala ere, eragindako pertsonak uste badu datu-babesaren arloko eskubideak urratu dizkiotela, aukeran eta erreklamazioa DBEAn aurkeztu aurretik, Euskadiko Poliziaren Datu Bilketarako Zentrora-Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzara (Larrauri Mendotxe bidea 18, 48950 Erandio; dpd-dbo@ertzaintza.eus) jo ahal izango du, eta eskubide horiek ez direla asebete uste izateko arrazoiak adieraziko ditu, horri buruzko balorazioa jasotze aldera.

2.– Interesdunak eskuragarri dauka aipaturiko ebazpenaren testu osoa, Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan (Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio). Alabaina, bulego horretara bertaratu arren, ez dira etengo ezta oztopatuko ere aurreko paragrafoan azaltzen diren aurka egiteko edo erreklamazioa jartzeko epeak.

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Erandio, 2025eko martxoaren 12a.

Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,

ASIER ERKOREKA ARRUZA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala