Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2025eko martxoaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
1347

EBAZPENA, 2025eko martxoaren 17koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, 2025eko otsailaren 19ko euskara eta euskal kulturako irakurleak hautatzeko deialdia egiteko Ebazpena aldatzen duena.

2025eko martxoaren 5ean argitaratu zen EHAAn (44. zk.) 2025eko otsailaren 19ko Ebazpena, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, euskara eta euskal kulturako sei irakurle hautatzeko deialdia irekitzeko dena.

Zenbait akats ikusi dira euskarazko eta gaztelaniazko bertsioetan.

Euskarazko bertsioari dagokionez:

Txileko irakurletzetako unibertsitateen izenari dagokionez, deialdiaren zenbait artikulutan oker izendatuta agertzen da unibertsitateetako bat, «Txileko Santiagoko Unibertsitatea» izenarekin.

Horiek horrela, aldatu egin behar da Txileko irakurletzei dagokien unibertsitateetako baten izena, eta honela agertu behar du deialdiaren aipamen guztietan:

«Txileko Unibertsitatea Txileko Santiagon»

Gaztelaniazko bertsioari dagokionez:

Irakurletzak dauden Txileko unibertsitateen izenari dagokionez, deialdiaren zenbait artikulutan oker izendatuta daude, honela: «Universidad de Santiago de Chile» eta «Pontificia Universidad Católica de Santiago de Chile»:

Bestalde, 8. artikuluak eskabideak aurkezteko epea eta lekua ezartzen ditu.

Bigarren puntuan, Freie agertzen da, akats baten ondorioz, Habanako Unibertsitatea eta Helsinkiko Unibertsitatea aipatzen direnean. Ez luke Freie izenak agertu behar; izan ere, Berlingo Unibertsitateari soilik dagokio izen hori.

Horren ondorioz, aldatu egin behar dira Txileko irakurletzei dagozkien unibertsitateen izenak, eta honela agertu beharko lukete deialdiaren aipamen guztietan:

«Universidad de Chile en Santiago de Chile» eta «Pontificia Universidad Católica de Chile en Santiago de Chile».

8.2 artikuluari dagokionez. Honela idatzita geratuko da:

«Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak aurrez aurre nahiz elektronikoki nola izapidetu jakiteko xehetasunak euskadi.eus webgunearen egoitza elektronikoan eskuratu daitezke:

Universidad Freie de Berlin:

https://www.euskadi.eus/servicios/1042341

Universidad de la Habana:

https://www.euskadi.eus/servicios/1042336

Universidad de Helsinki:

https://www.euskadi.eus/servicios/1042337

...»

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

1.- Argitara ematea Txileko unibertsitateetako baten izen-aldaketa euskal hizkuntza eta kulturako sei irakurle hautatzeko deialdiaren (2025eko martxoaren 5eko EHAAn argitaratu zen) euskarazko bertsioan.

Deialdi beraren gaztelaniazko bertsioari dagokionez, argitara ematea euskara eta euskal kulturako sei irakurle hautatzeko deialdian (2025eko martxoaren 5eko EHAAn argitaratu zen) egindako aldaketa hauek: deialdian zehar aipatutako Txileko unibertsitateen izenei dagozkienak eta 8.2 artikuluan ageri diren zenbait unibertsitateren izenei dagozkienak.

2.- Ebazpen hau EHAAn argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Donostia, 2025eko martxoaren 17a.

Etxepare Euskal Institutuko Zuzendaria,

IRENE LARRAZA AIZPURUA


Azterketa dokumentala