Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2025eko martxoaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
1346

63/2025 DEKRETUA, martxoaren 11koa, Hirube, S. Coop. de Iniciativa Social erakundea gizarte-interesekotzat aitortzeko dena.

Zerbitzu Sozialei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 74. artikuluan xedatzen duenez, interes sozialekotzat deklaratu ahal izango dira zerbitzu sozialak ematen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak –arauz zehaztutako baldintzak betetzen dituztenak–, hain zuzen, gizarte-ekintzako hirugarren sektoreak Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak garatzen egiten duen ibilbidea eta ekarpena aitortzeko.

Urriaren 7ko 424/2013 Dekretuak, gizarte zerbitzuak ematen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak gizarte-intereseko aitortzeari buruzkoak, gizarte-intereseko aitorpena lortzeko baldintzak eta prozedura arautzen ditu.

Haren babesean, aipatutako aitorpena eskatu du Hirube, S. Coop. de Iniciativa Social erakundeak, uste baitu merezi duela gizarte-interesekoa dela aitortzea, gizarte-ekintzaren arloan egiten dituen jarduerengatik.

Bizitza Osorako Laguntza Zuzendaritzak jakinarazi duenez, Hirube, S. Coop. de Iniciativa Social irabazi-asmorik gabeko erakundea da, 2018an eratua, eta helburu hauek ditu:

Ongizate komunitarioa lortzea, prebentzioa hautemanez eta pertsonen gizarte-premiei erantzunez.

Egoera horietan gizartearen pertzepzioan eta inplikazioan aurrera egiteko sustapen-jarduerak garatzea, bai eta ikerketa-jarduerak ere, kideen profesionaltasuna hobetuko duten lan-metodologia eraginkorrak izateko.

Lehentasunezko jarduera-eremua familia da. Haurrak eta gazteak dira, jarduera publikoen zein pribatuen bidez, eta modu aktiboan lan egiten dute beste eragile komunitario, formal eta informalekin, bai eta antzeko helburuak dituzten beste erakunde batzuekin ere, gizartea bere osotasunean inplikatzeko.

Ibilbide historikoa du Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak ematen; izan ere, egiaztatu du bere jarduera etenik gabe garatu duela Euskal Autonomia Erkidegoan 2019tik.

Aipatu urriaren 7ko 424/2013 Dekretuan xedatutakoaren arabera, Gobernu Kontseiluak onartutako dekretu baten bidez egingo da gizarte-intereseko aitorpena, gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen sailburuak proposatuta, zeinak dagokion espedientea izapidetu baitu.

Ondorioz, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuaren proposamenez, eta 2025eko martxoaren 11ko Gobernu Kontseiluak proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Hirube, S. Coop. de Iniciativa Social erakundea gizarte-interesekoa dela deklaratzea, burutzen dituen gizarte-ekintzen bidez Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak garatzen laguntzeagatik.

2. artikulua.– Hirube, S. Coop. de Iniciativa Social erakundeari aitorpen honen berezko eskubideak aitortzea, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 74. artikuluan xedatutakoak.

Vitoria-Gasteizen, 2025eko martxoaren 11n.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburua,

NEREA MELGOSA VEGA.


Azterketa dokumentala