Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2025eko martxoaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
1342

EBAZPENA, 2025eko martxoaren 4koa, Komunikazio eta Berrikuntza Sozialaren idazkari nagusiarena, Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren arloan unibertsitateko tituludunak prestatzeko bekari uko egitea onartzen duena.

Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiaren 2024ko apirilaren 10eko Ebazpenaren bidez, Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren arloan unibertsitate-tituludunak prestatzeko beketarako deialdia egin zen 2024-2025erako, martxoaren 21eko 34/2023 Dekretuaren 5. artikuluarekin bat etorriz (34/2023 Dekretua, martxoaren 21ekoa, Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren arloan unibertsitate-tituludunak prestatzeko beken programa sortu eta arautzen duena).

Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiaren 2024ko uztailaren 11ko Ebazpenaren bidez, 2024-2025erako Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren arloan unibertsitate-tituludunak prestatzeko bi bekak esleitu zitzaizkien ebazpen horren I. eranskinean zerrendatutako pertsonei. Gainera, ebazpen horretan, ordezkoen zerrenda zehazten zen II. eranskinean.

2025eko otsailaren 28an, onuradun batek uko egin zion bekari Berrikuntza Sozialaren eta 2030 Agendaren Zuzendaritzan. Martxoaren 21eko 34/2023 Dekretuaren 20.1 artikuluaren arabera, pertsona onuradunak bekari uko egiten badio hura esleitu ondoren, uko egin duenetik aurrera gelditzen zen beka-zatiari dagokion zenbateko ekonomiko proportzionala jasotzeko eskubidea galduko du eta, kasu horretan, ezingo zaio ordezko bati esleitu.

Azaldutakoa ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Eider Encinas de Miguel-ek aurkeztutako ukoa onartzea.

Bigarrena.– Bekaren bigarren zatia jaso ez duenez, egindako aldiari dagokion zenbateko ekonomiko proportzionala ordaindu beharko du.

Hirugarrena.– Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren arloko unibertsitate-tituludunentzako prestakuntza-bekaren ordezkoa ez esleitzea.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Bosgarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke organo horri, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan eta hurrengoetan.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 4a.

Komunikazio eta Berrikuntza Sozialaren idazkari nagusia,

ION MUÑOA ERRASTI.


Azterketa dokumentala