
57. zk., 2025eko martxoaren 24a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (116 KB - 1 orri.)
- EPUB (99 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ERRENTERIAKO UDALA
1338
IRAGARKIA, Errenteria udalerriko zarata-maparen jendaurreko informazioa emateko izapideari buruzkoa.
2025eko urtarrilaren 24 eta 29an, 260/2025 eta 447/2025 Dekretuen bidez, jendaurrean jartzeko epea ireki zen, hilabetez. Epe horretan, Errenteriako udalerriko zarata-mapari buruzko iradokizunak eta alegazioak aurkeztu ahal izango dira.
Aipatutako ebazpenari jarraiki, Errenteriako zarata-mapa osatzen duten agiriak jendaurrean jarriko dira hilabeteko epean, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta EHAAn, hurrenez hurren, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe horretan, interesdun guztiek udal web orrian (www.errenteria.eus) edota udalaren ZU! Zure Udala arreta zerbitzuan dokumentua aztertu ahal izango dute, astelehenetan 07:30etik 14:00etara, asteazken eta ostiraletan 07:30etik 15:00etara, eta astearte eta ostegunetan 07:30etik 19:00etara.
Halaber bidezko alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte sarrera erregistro telematikoz (www.errenteria.eus), udalaren ZU! Arreta zerbitzuan edo 39/2015 Legeak aurreikusten dituen gainerako modu eta lekuetan.
Errenteria, 2025eko otsailaren 17a.
Antolaketa ordezkaria,
ALAZNE KORTA ZULAIKA.
RSS