Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2025eko martxoaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
1337

IRAGARKIA, zeinaren bitartez jakinarazten baita Turismo eta Ostalaritzako zuzendariak erabaki duela alegazioak aurkezteko epea egongo dela.

Aipatutako egintzaren jakinarazpena egiten saiatu eta lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Prozeduraren interesdunak, eranskinean identifikatzen denak, erabakiaren testu osora sartzea dauka, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzan bertaratuz (Donostia kalea 1, 8. solairua, Lakua I, Vitoria-Gasteiz). Horrez gain, Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritzako Lurralde Bulegoetara ere bertaratu daiteke, helbide hauetan:

Bizkaiko Lurralde Bulegoa: Concha Jenerala kalea 23, Bilbao.

Gipuzkoako Lurralde Bulegoa: Easo kalea 10, Donostia / San Sebastián.

Arabako Lurralde Bulegoa: Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta»-ren bitartez ere espedientearen edukira sar daiteke, https://www.euskadi.eus/nirekarpeta orrialdean.

Halaber, 15 egun balioduneko epea izango du interesdunak Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzaren aurrean alegazioak aurkezteko.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 11.

Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,

CLARA NAVAS ROMANO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala