
57. zk., 2025eko martxoaren 24a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (119 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
1333
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Bilboko Administrazioarekiko Auzien 5 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 36/2025 prozedura laburtuan interesa dutenak.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Bilboko Administrazioarekiko Auzien 5 zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
36/2025 prozedura laburtua, Ertzaintzako Oinarrizko Eskalako eta Ikuskaritzako karrerako funtzionarioentzako ikerketa kriminaleko ikastaroetan sartzeko 2024ko uztailaren 17ko Ebazpenaren bidez deitu zen hautaketa-prozesuko izangai batek sustatua (abuztuaren 23ko EHAA, 164. zk.). Errekurritutako jarduketa izangai batek hautaketa-prozeduraz arduratzen den epaimahai kalifikatzailearen 2024ko urriaren 30eko Erabakiaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoaren presuntziozko ezespena da, «Titulu eta diploma ofizialak» apartatuan emandako balorazioagatik eta ikastaroa egiteko ez hautatzeagatik.
Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.
Arkauti, 2025eko martxoaren 6a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
MIREN DOBARAN URRUTIA.
RSS