Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2025eko martxoaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
1330

IRAGARKIA, 2025eko otsailaren 25ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko zuzendariarena, laguntzak itzultzeko ebazpenak jakinarazteari buruzkoa (ekintzaileei laguntzeko 2021eko laguntzen deialdia).

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko zuzendariak laguntzak itzultzeko ebazpenak eman ditu, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak 2021eko maiatzaren 25eko bilkuran hartutako erabakiaren bidez onartu ziren ekintzaileak babesteko laguntzen deialdiaren 31. artikuluan ezarritakoaren arabera (2021-06-16ko EHAA).

Ezinezkoa izan da laguntzak itzultzeko ebazpen horiek zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Ebazpen hauen berri ematen zaie interesdunei, eta aditzera ematen zaie ebazpen horiek ez dutela administrazio-bidea amaitzen, eta haien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diotela Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Horretarako, jakinarazten da ebazpen horien testu osoa eskuragarri dagoela Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 25a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko zuzendaria,

MARÍA TERESA MARTÍNEZ GRANADO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala