Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2025eko martxoaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
1329

EBAZPENA, 2025eko martxoaren 4koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariarena, baimena emateko produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren txartelak (oinarrizko mailakoak, kualifikatuak eta fumigatzaileenak) eman eta baliozkotzeko, 894 eta 900 bitarteko ikastaroetako ikasleei.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Honako ikastaro hauek antolatu dira:

– 894 ikastaroa, CIFP Fraisoro Eskola LHII-k emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalentzako oinarrizko mailako ikastaroa, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.

– 895 ikastaroa, Hazi Fundazioak emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionala berritzeko ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.

– 896 ikastaroa, Hazi Fundazioak emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionala berritzeko ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.

– 897 ikastaroa, Innova XXI Agro-k emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalentzako fumigatzaile mailako ikastaroa, F motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.

– 898 ikastaroa, Hazi Fundazioak emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionala berritzeko ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.

– 899 ikastaroa, Hazi Fundazioak emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalak berritzeko ikastaroa, maila kualifikatukoa, C motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.

– 900 ikastaroa, maila kualifikatuko titulua baliozkotzekoa, C motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena; beste AAEE batzuetako ikastaroak, produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalentzako oinarrizko mailakoak, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen dutenak; eta beste AAEE batzuetako ikastaroak, fumigatzaile mailakoak, F motako txartela lortzeko eskubidea ematen dutenak.

Zazpi ikastaroak irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren IV. eranskinean xedatutako eduki eta ikastorduekin bat etorriz egin dira; zehazki, A zatian, oinarrizko maila xedatzen da; B zatian, maila kualifikatua eta C zatian, fumigatzaile-mailakoa. Errege Dekretu horren bidez, hurrenez hurren, produktu fitosanitarioen erabilera jasangarria lortzeko jarduera-esparrua ezartzen da, eta B, C eta F txartel motak lortzeko eskubidea ematen dute.

Bigarrena.– Landare Osasunaren Batzorde Tekniko Koordinatzaileak txartelak ematearen aldeko proposamena egin du.

Ondorengoak hartu dira kontuan:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren 18.1. artikulua, gaikuntza-mailei buruzkoa, eta IV. eranskina, prestakuntza-gaiei buruzkoa, eta 20. artikulua, txartelak eman, berritu eta kentzeari buruzkoa.

Bigarrena.– Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 11ko 438/2024 Dekretuaren 9.1.b) artikulua, landare-osasunaren arloko eginkizunak Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari esleitzen dizkiona.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Nekazaritzan erabiltzeko produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalen txartelak emateko agintzea:

1.– Oinarrizko mailakoa, 894 ikastarokoa, ebazpen honen I. eranskineko zerrendan ageri diren ikasleentzako.

2.– Oinarrizko mailakoa, 895 ikastarokoa, ebazpen honen II. eranskineko zerrendan ageri diren ikasleentzako.

3.– Oinarrizko mailakoa, 896 ikastarokoa, ebazpen honen III. eranskineko zerrendan ageri diren ikasleentzako.

4.– Fumigatzaile mailakoa, 897 ikastarokoa, ebazpen honen IV. eranskineko zerrendan ageri diren ikasleentzako.

5.– Oinarrizko mailakoa, 898 ikastarokoa, ebazpen honen V. eranskineko zerrendan ageri diren ikasleentzako.

6.– Maila kualifikatukoa, 899 ikastarokoa, ebazpen honen VI. eranskineko zerrendan ageri diren ikasleentzako.

7.– Oinarrizko mailakoa eta maila kualifikatukoa, 900 ikastarokoa, ebazpen honen VII. eranskineko zerrendan ageri diren ikasleentzako.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 4a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

ONEKA ZABALLA GONZALEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala