Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2025eko martxoaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
1328

EBAZPENA, 2025eko otsailaren 27koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez berresten eta argitaratzen baita Euskal Autonomia Erkidegoan ehizatzeko gaitasuna egiaztatzeko probak gainditu dituzten hautagaien behin betiko zerrenda, 2025eko otsailean egindako deialdian.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2024ko azaroaren 24ko Ebazpenaren bidez (2024ko azaroaren 25eko EHAA, 229. zk.), ehizatzeko gaitasun-azterketaren 2025. urterako deialdia egin zen. Ebazpen horren zortzigarren ebazpen-zatian xedatutakoa betez, eta epaimahai kalifikatzaileak proposatuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Berrestea Euskal Autonomia Erkidegoan ehizatzeko gaitasuna egiaztatzeko baimenen epaimahaiak onartutako izangaien zerrenda, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2024ko azaroaren 14ko Ebazpenaren bidez 2025eko otsailean egindako deialdian. Deialdi hori ebazpen honen eranskinean dago, eta Bizkaiko (www.bizkaia.eus), Arabako (www.araba.eus), Gipuzkoako (www.gipuzkoa.eus) eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren (https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/nekazaritza-abeltzaintza-basogintza/hasiera/) webguneetan argitaratuko da.

Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 27a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

ONEKA ZABALLA GONZALEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala