Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2025eko martxoaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1327

EBAZPENA, 2025eko martxoaren 17koa, Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita agindu-proiektu hau: 2013ko uztailaren 10ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak ematen dituen hezkuntza-zerbitzuen prezio publikoak finkatzeko Agindua bosgarren aldiz aldatzeko proiektua.

Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzak agindu-proiektu bat egin du, 2013ko uztailaren 10eko Agindua aldatzeko (Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak prestatzen dituen hezkuntza-zerbitzuen prezio publikoak finkatzeko Agindua), helburu hauekin: kirol-irakaskuntzen prezio publikoak aldatzea; kirol-irakaskuntzen barruan federazio-diplomak homologatzeko baterako probetarako prezio publikoak ezartzea; kirol-irakaskuntzen barruan arautu gabeko prestakuntzen prezioa ezartzea; prezio publikoa ezartzea dantzako oinarrizko irakaskuntzetarako eta irakaskuntza profesionaletarako; genero-indarkeriaren biktima diren ikasleak prezio publikoa ordaintzetik erabat salbuestea; dantzako oinarrizko irakaskuntzetako eta irakaskuntza profesionaletako ikasleak erabat salbuestea, bekadunak badira, eta Eibarko hezkuntza-esparruko prezioak eguneratzea.

Honako izapide hauek egin dira ebazpen hau eman arte:

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1 artikuluan xedatutakoa betetzeko –herritarrek lege-mailako arauak eta erregelamenduak egiteko prozeduran parte hartzeari buruzkoa da artikulu hori–, arauaren testua egin aurretik kontsulta publikoa egin da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan iragarkia jarriz. Bertan, arauaren eraginpeko herritarren iritzia jaso da, bai eta arauaren eraginpean dauden eta eskubide edo interes legitimoak dituzten pertsonak biltzen edo ordezkatzen dituzten erakunde edo elkarteena ere, baldin eta haien helburuek arauaren xedearekin lotura zuzena badute.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legean xedatutakoa betez, Hezkuntzako sailburuak prozedura hasteko agindua eman zuen 2025eko otsailaren 24an, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 19ko 381/2024 Dekretuaren 16. artikuluak esleitutako eskumenak baliatuz.

Era berean, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legean xedatutakoari jarraikiz, Hezkuntzako sailburuak, 2025eko martxoaren 5ean, izapidetzen ari den agindu-proiektua aldez aurretik onartzeko agindua eman zuen. Aginduan, arau-proposamena erantsi zen.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legearen 17. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, lege horretan aurreikusitako aurretiazko kontsultaren, entzunaldiaren eta informazio publikoaren izapideak egin behar dira, baldin eta herritarren eskubide eta interes legitimoei zuzenean eragiten badie eta artikulu horretan aurreikusitako salbuespen-kausarik ez badago.

Horretarako, jendaurrean jartzen da agindu-proiektua, Hezkuntza Sailak ematen dituen hezkuntza-zerbitzuen prezio publikoak finkatzeko Agindua bosgarren aldiz aldatzekoa. Jendaurrean jarriko da hogei egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 19ko 381/2024 Dekretuaren 16. artikuluak emandako eskumenak baliatuz, hau:

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jendaurrean jartzea agindu-proiektu hau: Hezkuntza Sailak ematen dituen hezkuntza-zerbitzuen prezio publikoak finkatzeko Agindua bosgarren aldiz aldatzeko proiektua. Proiektua hogei egun balioduneko epean egongo da jendaurrean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena.– Aurreko apartatuan xedatutakoaren ondorioetarako, eta herritarrek alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten, adierazitako proiektuaren edukia eskuragarri egongo da Hezkuntza Saileko Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/).

Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 17a.

Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendaria,

EUGENIO JIMENEZ IBAÑEZ.


Azterketa dokumentala