Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2025eko martxoaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1326

AGINDUA, 2025eko martxoaren 11koa, Hezkuntzako sailburuarena, 2025eko otsailaren 12ko Agindua aldatzeko dena, zeinaren bidez Irungo udalerriko «Erain Txiki» Haur Hezkuntzako ikastetxe pribatuari emandako baimena aldatzen den, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko ikaspostuen gehikuntzagatik eta espazioen berrantolaketa egiteagatik.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta horiek zuzentzeak dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzea ekar badezake.

Era horretako huts bat aurkitu da Hezkuntzako sailburuaren 2025eko otsailaren 12ko Aginduaren testuan (2025eko otsailaren 27ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 40. zenbakia). Agindu horren bidez, Irungo udalerriko «Erain Txiki» Haur Hezkuntzako ikastetxe pribatuari emandako baimena aldatu zitzaion, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko ikaspostuen gehikuntzagatik eta espazioen berrantolaketa egiteagatik. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2025/938 (2/2) orrialdean, honela dio:

«• 2-3 urteko haurrentzako 2 unitate, bakoitza 18 ikaspostutarako edukierarekin».

Baina honela esan behar du:

«• 2-3 urteko haurrentzako 2 unitate, bat 15 ikaspostutarako edukierarekin eta beste bat 16 ikaspostutarako edukierarekin».

Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 11.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala