Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2025eko martxoaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
1324

EBAZPENA, 2025eko otsailaren 28koa, Deskarbonizazio zuzendariarena. Honen bidez, atzera egindakotzat jotzen da Esay Above Systems, SLUk Barrundia, Burgelu eta Vitoria-Gasteiz (Araba) udalerrietan «PSF AgriPV BW Ramos» izeneko proiektua gauzatzeko aurkeztu duen administrazio-baimenaren eskaera.

Espedientea: 01-GE-Y-2023-00003.

AURREKARIAK

2023-02-06an, Easy Above Systems, SLU enpresak administrazio-baimena eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena eskatu zituen proiektu hau gauzatzeko: «PSF AgriPV BW Ramos», Barrundia, Burgelu eta Vitoria-Gasteiz (Araba) udalerrietan.

2024ko maiatzaren 9an, ingurumen-araudietan eta araudi sektorialetan ezarritako jendaurreko informazioaren eta kontsulten izapideak hasi ziren, eguzki-teknologia fotovoltaikoaren bidez elektrizitatea sortzeko proiektuen administrazio-baimenerako.

2024ko uztailaren 7an, sustatzaileak Burgeluko udalerrian dagoen eremuan proiektua ezartzearen aurkako hirigintza-txostena jaso zuen.

2024ko azaroaren 4an, Arabako Lurralde Ordezkaritzak sustatzaileari jakinarazi zion Arabako Foru Aldundiko Ingurumen Jasangarritasuneko eta Natura Ondareko Zerbitzuek egindako txostena, non ondorioztatzen baitzen proiektuaren inpaktua larria izango zela, eta ez zela onargarria.

2024ko urtarrilaren 23an, Easy Above Systems SLU sustatzaileak eskatu zuen «PSF AgriPV Ramos» proiektuaren administrazio-baimenaren administrazio-espedientean atzera egin zuela ondorioztatzeko, eta gordailututako bermeak itzultzeko baimena emateko, 23/2020 LEDaren 1.2 artikuluan eta 1183/2020 EDaren 23.6 artikuluan xedatutakoaren arabera eta administrazio publiko eskudunen aurkako txostenetan oinarrituta, horiek proiektua gauzatzea eragotziko bailukete.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Arabako Lurralde Ordezkaritza da espediente hau izapidetzeko eta ebazteko organo eskuduna, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 3ko 410/2024 Dekretuaren 20. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Abenduaren 3ko 410/2024 Dekretuak ordezkapenen araubidea arautzen du lehenengo xedapen gehigarrian, eta hau ezartzen du: «Dekretu honetan aipatutako organoen titularrak ez badaude edo gaixorik badaude, edo karguak hutsik badaude, edo abstenitzeko edo errefusatzeko adierazpena egin bada, sailburuak berariazko ebazpenik eman ezean, titularrak ordezteko arau hauek beteko dira:(...)

e) Organo periferikoetako titularren ordezkoa haien gainetik dagoen zuzendaria izango da.» Beraz, ebazpen honen datan Arabako lurralde-ordezkariaren lanpostua hutsik dagoenez, Deskarbonizazio zuzendariari dagokio lanpostu hori ordezkatzea.

Espediente hau izapidetzerakoan, energia elektrikoa ekoizteko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioen administrazio-baimenaren prozedurak arautzen dituen martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuak ezarritako xedapenak bete dira.

Administrazio-baimenaren eskaeraren xede den instalazioak ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren prozedura bete behar du; izan ere, proiektuak gainditu egiten du Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legearen II.D eranskineko D3 taldeko 3.k) epigrafean ezarritako atalasea, beste hiru instalazio fotovoltaikoren mugakidea delako eta guztira 15 hektareako azalera gainditzen duelako.

48/2020 Dekretuan eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean aurreikusitako jendaurreko informazioaren izapideak egin dira eta eragindako administrazio publikoei kontsultak egin zaizkie.

Ekainaren 23ko 23/2020 Errege Lege Dekretuak, energiaren arloko eta ekonomia suspertzeko beste eremu batzuetako neurriak onartzen dituenak, 1.2 artikuluan adierazten du sustatzaileari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik ingurumen-inpaktuaren aldeko adierazpenik egiten ez bada, ez direla gordailututako berme ekonomikoak gauzatuko.

Energia elektrikoaren garraio- eta banaketa-sareetarako sarbideari eta konexioari buruzko abenduaren 29ko 1183/2020 Errege Dekretuaren 23.6 artikuluak ezartzen duenez, instalazioa baimentzeko organo eskudunak gordailututako bermearen exekuzioa salbuetsi ahal izango du, baldin eta sarbide- eta konexio-baimenen iraungipena administrazio publiko baten txosten edo ebazpen batek eraikuntza hori eragozten badu eta hark hala eskatzen badu.

Aipatutako lege-xedapenak ikusita, eta oro har zein zehazki aplikagarri diren gainerakoak oinarri hartuta, Deskarbonizazio zuzendariak hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Atzera egindakotzat jotzea Easy Above System, SLU enpresak Arabako Barrundia, Burgelu eta Vitoria-Gasteizko udalerrietan egiteko «PSF AgriPV BW Ramos» proiektuari dagokionez aurkeztutako baimen-eskaera, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusian gordailututako bermeak itzultzeko agintzea.

Bigarrena.- Dagokion espedientearen artxibatzea agintzea.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Trantsizio Energetikoko sailburuordearen aurrean, hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, eta hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta hurrengo artikuluen arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 28a.

Arabako lurralde-ordezkaria ez dagoenez, eta Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abenduaren 3ko 410/2024 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriaren e) apartatuarekin bat etorriz.

Deskarbonizazio zuzendaria,

GUILLERMO ALLENDE ARANGUIZ.


Azterketa dokumentala