Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2025eko martxoaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
1321

AGINDUA, 2025eko martxoaren 13koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Gune Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa.

2024ko irailaren 19an eskabide bat sartu da Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Sailean, Gune Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko.

Eskabidearekin batera espedientean dagoen dokumentazioa aurkeztu da.

2023ko abenduaren 19an, fundazioaren patronatuak erabaki zuen fundazioaren estatutuetako 35. artikulua aldatzea, soberako ondarearen likidazioa eta erabilerari buruzkoa.

Erabaki hau eskritura publiko egin da, 2024ko abuztuaren 20an, Miguel Ángel Sánchez Ferrer notarioaren aurrean (protokolo-zenbakia: 2069).

Fundazioen Erregistroak, 2025eko urtarrilaren 29ko eta 2025eko otsailaren 18ko idazkien bidez, igorritako dokumentazioan antzemandako akatsak zuzentzeko eskatu zion Fundazioari, hau da, aldaketaren ondoriozko estatutuen testu bategina, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta lege-testu bereko 42.2 artikuluan jasotako justifikazioa.

2025eko otsailaren 14an eta 2025eko martxoaren 4an, gorago aipatutako eskaeran adierazitako akatsak zuzentzeko, espedientean dagoen dokumentazioa sartu da Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Sailaren Erregistroan. Dokumentazio hori akordio sozialak protokolizatzeko eskritura da, 2025eko otsailaren 13an emandakoa Miguel Ángel Sánchez Ferrer notarioaren aurrean (protokolo-zenbakia: 378).

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari dagokio estatutuak aldatzeko espediente hau agindu bidez ebaztea, hauekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien eginkizunak eta jardun-arloak zehazten dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 9.1.n) artikulua.

Espedienteari funtsezkotzat jotzen diren datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan aurreikusitako baldintzak.

Fundazioaren estatutuen testu bategina, 2025eko otsailaren 13ko protokolizatzeko eskrituran eta 378 protokolo-zenbakian gehitua, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroak kontuan hartu beharreko azken bertsio balioduna izango da inskribatzeko ondorioetarako.

Horrenbestez, estatutuen aldaketa bat dator aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin.

Hori guztia kontuan hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea Gune Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuetako 35. artikuluaren aldaketa, likidazioaren ondoriozko ondasun eta eskubideen hartzaileak aldatzeko.

Aldaketa hori fundazioaren patronatuak erabaki zuen 2023ko abenduaren 19an, agindu honen data duela, eta 2024ko abuztuaren 20an Miguel Ángel Sánchez Ferrer notario jaunaren aurrean egiletsitako eskritura publikoko zehaztapenekin (protokolo-zenbakia: 2069). Eskritura hori zuzendu egin zen, Miguel Ángel Sánchez Ferrer notarioaren aurrean 2025eko otsailaren 13an egiletsitako akordio sozialak protokolizatzeko eskrituraren bidez (protokolo-zenbakia: 378).

XEDAPEN GEHIGARRIA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, ondorioz, honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 13a.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.


Azterketa dokumentala