Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2025eko martxoaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HONDARRIBIKO UDALA
1317

IRAGARKIA, bi arkitekto plaza txanda ireki eta lehiaketa-oposizio bidez betetzeko deialdiarena.

2025eko otsailaren 28ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (40. zenbakian), plaza hauetarako deialdia arautzeko oinarriak osorik argitaratu dira:

Arkitekto plaza bi, txanda irekian, Administrazio Bereziko Eskalan, azpieskala teknikoan eta goi-mailako teknikariaren klasean, lehiaketa-oposizio bidez.

Era berean, hautaketa-prozesua arautzen duten oinarri orokorrak 2024ko uztailaren 1eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (126. zenbakian) argitaratu dira.

Eskabideak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da, deialdiaren laburpenaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Deialdi honi buruzko hurrengo iragarkiak, oinarrien arabera egokiak direnean, oinarrietan aurreikusitako moduan argitaratuko dira.

Hondarribia, 2025eko martxoaren 11.

Alkatea,

IGOR ENPARAN ARANETA.


Azterketa dokumentala