
57. zk., 2025eko martxoaren 24a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1311
EBAZPENA, 2025eko martxoaren 13koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiarena, Psikologia Klinikoa eta Osasunaren Psikologia eta Ikerketa Metodologia Sailaren Arautegian egindako aldaketa onartzekoa.
2024ko abenduaren 16an Psikologia Klinikoa eta Osasunaren Psikologia eta Ikerketa Metodologia Saileko Kontseiluak onartu zuen bere arautegia aldatzea, 1. artikuluan gehitzeko sailaren izenaren akronimoa -hau da, PSIKLIMET- erabiltzeko aukera.
Proposatutako aldaketak Lege Zerbitzuaren aldeko txostena du.
Sailen Esparru Arautegiko 4.3 artikuluari jarraituz, UPV/EHUko idazkari nagusiari dagokio sailen arautegiak onartzea, Gobernu Kontseiluak horretarako eskumenak eskuordetuta, baldin eta inork eskatu ez badu Gobernu Kontseiluan aurkezteko. Honako hauek dute hori eskatzeko eskubidea: Gobernu Kontseiluko kideek; arautegiak eragin egiten diela uste duten sailetako kontseiluek; eta kasuan kasuko saileko kideen % 15ek, gutxienez.
Horrenbestez, honako hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.- Onartzea alda dadin Psikologia Klinikoa eta Osasunaren Psikologia eta Ikerketa Metodologia Sailaren Arautegiko lehen artikulua, sailaren izenaren akronimoa jasotzen duen bigarren puntu bat gehituz. Beraz, honela geratuko da:
1. artikulua.- Sailaren egoitza eta akronimoa.
UPV/EHUko Sailen Esparru Arautegiko 3. artikuluaren zehaztapena.
1.- Psikologia Klinikoa eta Osasunaren Psikologia eta Ikerketa Metodologia sailak Psikologia Fakultatean dauka egoitza: Tolosa hiribidea, 70, 20018, Donostia.
2.- PSIKLIMET akronimoa erabili ahal izango da saila izendatzeko, euskaraz nahiz gaztelaniaz.
Bigarrena.- Agindua ematea aldaketa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.
Hirugarrena.- Aldaketa argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.
Leioa, 2025eko martxoaren 13a.
UPV/EHUko idazkari nagusia,
LEIRE GARMENDIA ARRIETA.
RSS