
56. zk., 2025eko martxoaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (127 KB - 3 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1301
436/2025 EBAZPENA, 2025eko martxoaren 6koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez aldatzen baita Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareari atxikitako kontratazio-mahaiko kideen izendapena.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 20.4 artikuluan ezarritakoa betetzeko eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluak baimena eman ondoren, 1998ko ekainaren 5ean Gipuzkoako Ospitalez Kanpoko Osasun Mentalari atxikitako kontratazio-mahaia sortu zen Osakidetzako zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren erakunde sanitario integratuei buruzko uztailaren 3ko 100/2018 Dekretuaren bidez, izen hau izango du aurrerantzean: Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarea.
Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko kontratazio-mahaia eguneratzeko premia dago, orain arte indarrean egon dena ordezteko, laguntza tekniko espezializatuko organo gisa.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 20.4 artikuluaren arabera, «Ente Publikoko Zuzendaritza Nagusiak, Administrazio Kontseiluak aldez aurretik baimena eman ondoren, behar adina kontratazio-mahai eratuko ditu, Ente Publikoko erakundeen tamainaren arabera eta kontratazio-organoari kontratuak esleitzen laguntzeko.
Edonola ere, sortzen diren kontratazio-mahaiak honako kide hauek osatuko dituzte:
a) Mahaiburua: dagokion erakundeko zuzendarietako bat, erakundeko kontratazio-organokoa ez dena.
b) Bi mahaikide, kontratazio–organoak izendaturikoak.
c) Kontratazio-organoak izendatutako mahaikide-idazkari bat, dagokion erakundeari atxikitako letraduen edo Zuzenbideko lizentzia duten kudeaketa-teknikarien artetik aukeratua; aholkulari juridikoaren eta mahaiko idazkariaren eginkizunak beteko ditu, eta hitza eta botoa izango ditu».
Azaroaren 8ko Sektore Publikoko Kontratuen 9/2017 Legearen 326. artikuluan –lege horren bidez 2014ko otsailaren 26ko Europako Parlamentuko eta Kontseiluko 2014/23/EB eta 2014/24/EB Zuzentarauen transposizioa egiten da Espainiako antolamendu juridikora– aurreikusitako ondorioetarako:
1.– Kontratatzeko eskumena Kontratazio Batzorde bati dagokionean izan ezik, Administrazio Publikoetako kontratazio-organoek kontratazio-mahai baten laguntza izango dute honako prozedura hauetan: irekiak, ireki sinplifikatuak, murriztuak, lehia-elkarrizketakoak, lizitazio-prozedura negoziatuak eta berrikuntzarako elkartzeko prozedurak. Lizitazio-iragarkirik argitaratu beharrik ez duten prozedura negoziatuetan, kontratazio-organoak hautazkoa izango du mahaia eratzea, 168. artikuluaren b) letraren 1. puntuan aurreikusitako premia larriko egoera batean oinarritzen denean izan ezik; kasu horretan, nahitaezkoa izango da mahaia eratzea. 159.6 artikuluan aipatzen diren prozeduretan ere hautazkoa izango da mahaia eratzea. (...)
3.– Mahaiburuak, erregelamendu bidez zehaztutako mahaikideek eta idazkari batek osatuko dute mahaia.
Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek, legez aitortuta dituen eskumenez baliatuta,
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Indarrik gabe uztea Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareari atxikitako kontratazio-mahaiaren osaerari buruzko aurreko ebazpen guztiak, eta kontratazio-mahai berri bat eratzea, honako osaera hau izango duena:
Mahaiburua:
Titularra:
Ane Miren Arregui Rego.
Ordezkoak:
María del Mar Montero Calderón.
1. mahaikidea:
Titularra:
Maria Lourdes León Olano.
Ordezkoak:
Iñigo Calzada Terrones.
2. mahaikidea.
Titularra:
Lierni Lecuona Sanz.
Ordezkoak:
Maria Belén Sanchez Vidal.
Mahaikide-idazkaria:
Titularra:
María Lourdes Pérez Pacho.
Ordezkoak:
Joana Zubia Goenaga.
Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareari atxikitako Zuzenbideko lizentzia duten kudeaketa-teknikariak edo letraduak.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112., 121. eta hurrengo artikuluetan xedatutakoaren arabera, interesdunek administrazio bidea amaitzen ez duen ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpenaren berri eman eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 6a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.
RSS