
56. zk., 2025eko martxoaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (142 KB - 4 orri.)
- EPUB (276 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
1296
EBAZPENA, 2025eko martxoaren 18koa, Administrazio Digitalaren eta Zerbitzu Orokorren sailburuordearena, aldaketa bat egiteko Euskadiko datu irekien berrerabilera onenetarako sariak emateko ebazpenean.
2024ko azaroaren 28an ebatzi zen nola eman Euskadiko datu irekien berrerabilera onenetarako sariak. Ebazpen hura Administrazio Digitalaren eta Zerbitzu Orokorren sailburuordeak eman zuen, baina Markel Juaristi Mendarozketak eta Maite Del Corte Sanzek gorako errekurtsoa jarri zuten. 2025eko martxoaren 6an, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak agindu zuen errekurtso hori zati batean baietsi egin behar zela, eta, agindu hori betez, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– 2024ko azaroaren 28ko Ebazpen horretako eranskina aldatzea. Ebazpena Administrazio Digitalaren eta Zerbitzu Orokorren sailburuordeak hartu zuen, Euskadiko datu irekien berrerabilera onenetarako sariak emateko, eta eranskinean dakar zehazturik epaimahaiak proiektu bakoitza nola baloratu zuen. Bada, eranskin horretan aldaketa hau egin behar da:
Eskatzailea: Markel Juaristi Mendarozketa.
Proiektuaren izena: «EUSKADIra GOazen».
Zenbat puntu eman zitzaizkion: 20 puntutik, 10,25.
Zenbat puntu eman behar zaizkion: 20 puntutik, 11,78.
Bigarrena.– Hala ere, kategoria orokorrean eta web-zerbitzuetan, EAEko datu irekiak berrerabiltzeko sarien hurrenkera lehen bezalaxe geratu da (2024ko azaroaren 28ko Ebazpenean argitaratu zen).
Hirugarrena.– Epaimahaiak proiektu bakoitzari emandako balorazioa eranskinean argitaratzea; balorazioak berriro aztertu baititugu, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2025eko martxoaren 6ko Aginduaren harira. Agindu horren bidez, zati batean baietsi egin zen Markel Juaristi Mendarozketak eta Maite Del Corte Sanzek jarritako gorako errekurtsoa. Administrazio Digital eta Zerbitzu Orokorren sailburuordearen 2024ko azaroaren 28ko Ebazpenaren aurka jarri zuten, ebazpen horren bidez eman baitziren Euskadiko datu irekien berrerabilera onenetarako sariak.
Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Bosgarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, aurka egin nahi izanez gero, gorako errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean, baina bakar-bakarrik goian identifikatutako errekurtsoa ebazten duen agindua betearazteari dagokionez.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 18a.
Administrazio Digitalaren eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea,
AGUSTÍN ZUBILLAGA REGO.