Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

56. zk., 2025eko martxoaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
1294

EBAZPENA, 2025eko martxoaren 11koa, Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez iragartzen baita noiz argitaratuko den Enplegu Publikoaren Atarian 2025eko martxoaren 11ko Ebazpena, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratudun langileen enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuan onartutako eta baztertutako pertsonen behin-behineko zerrenda, Segurtasuneko sailburuaren 2025eko urtarrilaren 22ko Aginduan adierazitako Analisi Estatistikoen Arloko buruaren lanposturako.

Bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioaren zerbitzu laguntzaileen 2022rako enplegu publikoaren eskaintza onartzen duen Erabakiarekin (Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren maiatzaren 24ko 53/2022 Ebazpenaren bidez argitaratua) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako enplegua finkatzeko ezohiko prozesuetarako oinarri orokorren 6.2 apartatuarekin (oinarri horiek Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2022ko abenduaren 5eko Aginduaren bidez onartu ziren), hau

EBAZTEN DUT:

Jakinaraztea 2025eko martxoaren 21ean argitaratuko dela Enplegu Publikoaren Atarian (https://www.euskadi.eus/enplegu-publikoa/ helbide elektronikoan) Giza Baliabideen zuzendariaren 2025eko martxoaren 11ko Ebazpena, Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratudun langileen enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuan onartutako eta baztertutako pertsonen behin-behineko zerrenda onartzen duena, Segurtasuneko sailburuaren 2025eko urtarrilaren 22ko Aginduan adierazitako lanposturako.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 11.

(Eskumenak eskuordetuta: Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak eskuordetuta; Agindua, 2024ko urtarrilaren 23koa, zenbait eskumen gauzatzea Segurtasun Saileko Giza Baliabideen zuzendariari eskuordetzen diona. 2024-02-02ko EHAA).

Giza Baliabideen zuzendaria,

FRANCISCO JAVIER ARRIETA IDIAKEZ.


Azterketa dokumentala