Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

56. zk., 2025eko martxoaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
1293

AGINDUA, 2025eko martxoaren 17koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuarena, zeinaren bidez zuzentzen baita bigarren lehendakariorde beraren 2025eko martxoaren 4ko Agindua, zeinaren bidez deialdi publiko bat iragartzen baita Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailean Arabako Lan eta Gizarte Segurantzako Lurralde Ordezkaritzan hutsik dagoen lanpostu bat, Lurralde Ordezkaria, 511786 kodea, 7. dotazioa izendapen askez betetzeko.

Huts bat egin da Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuaren 2025eko martxoaren 4ko Aginduan, zeinaren bidez deialdi publiko bat iragartzen baita Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailean Arabako Lan eta Gizarte Segurantzako Lurralde Ordezkaritzan hutsik dagoen lanpostu bat, «Lurralde Ordezkaria, 511786 kodea, 7. dotazioa» izendapen askez betetzeko (2025eko martxoaren 14ko EHAA, 51. zk.). Beraz, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Lehenengoa.– 2025/1191 (4/4) orrialdeko eranskinean:

Honela dio:

«– Kidegoa: A»

Hau esan behar du:

«– Kidegoa: X02EU»

Honela dio:

«Hizkuntza-eskakizuna: 4»

Hau esan behar du:

«Hizkuntza-eskakizuna: 3»

Honela dio:

«Derrigortasun-data.»

Hau esan behar du:

«Derrigortasun-data: 2022-03-31»

Honela dio:

«Lanpostua betetzeko baldintzak:

– A kidegokoa izatea.»

Hau esan behar du:

«Lanpostua betetzeko baldintzak:

– A taldeko A1 azpitaldekoa izatea (Estatuko administrazio publiko guztietako karrerako funtzionarioei irekia).»

Bigarrena.– Administrazio-bideari amaiera ematen dion agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke eman duen organoaren aurrean, jakinarazpena iragarri eta hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren aurrean, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik aurrera bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 17a.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburua,

MIGUEL TORRES LORENZO.


Azterketa dokumentala