Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

56. zk., 2025eko martxoaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1291

18/2025 EBAZPENA, martxoaren 13koa, Arabako Errioxako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Raquel Hernández San Millán andrea Erizaintzako Ondoko izendatzen baita, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Errioxako ESIan.

6/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Errioxako ESIko Erizaintzako Ondoko lanpostu bat izendapen askez betetzeko.

Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Raquel Hernández San Millán andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori Erizaintzako Ondoko izendatzea, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Errioxako ESIan.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Raquel Hernández San Millán andrea Erizaintzako Ondoko izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Errioxako ESIan.

Bigarrena.– Izendapen honek 2025eko apirilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak honako hau eragingo du: langilea beste lanpostu funtzional batera lekualdatuko da, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko die. Hain zuzen, ezaugarri berberak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurralde-eremu berberetan. Atxikitze horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Interesdunari eta Arabako Errioxako ESIko Giza Baliabideen Zuzendaritzari ebazpen honen berri ematea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Laguardia, 2025eko martxoaren 13a.

Arabako Errioxako ESIko zuzendari-gerentea,

CARLOS RUIZ DE VERGARA LAORDEN.


Azterketa dokumentala