Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

56. zk., 2025eko martxoaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
1290

EBAZPENA, 2025eko martxoaren 12koa, Lehiaren Euskal Agintaritzako lehendakariarena, goi-kargudunaren idazkari lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.

Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.c) artikuluan eta Lehiaren Euskal Agintaritzako lehendakariaren 2025eko otsailaren 3ko Ebazpenaren laugarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz (ebazpen horren bidez, Lehiaren Euskal Agintaritzako goi-kargudunaren idazkari lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragarri zen), hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Itziar Ugarte Elorriaga andrea izendatzea Lehiaren Euskal Agintaritzako goi-kargudunaren idazkaria (kodea: 520010/182; maila: 18; berariazko osagarria: VI-A).

Hautatutako pertsonak deialdian eskatutako baldintzak eta zehaztapenak bete ditu, eta, merezimenduen konparazioa egin ondoren, puntuazio gorena lortu du, eta egiaztatu du egokia dela monografian ezarritako lanpostuko eginkizunak eta zereginak betetzeko.

Bigarrena.– Izendapen horrek 2025eko martxoaren 13tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Lehiaren Euskal Agintaritzako lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2025eko martxoaren 12a.

Lehiaren Euskal Agintaritzako lehendakaria,

AINARA HERCE SAN MARTIN.


Azterketa dokumentala