Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

56. zk., 2025eko martxoaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
1289

66/2025 DEKRETUA, martxoaren 18koa, Gizarte Ekonomiaren zuzendaria izendatzen duen Dekretua aldatzen duena.

Gobernu Kontseiluak, 2017ko urtarrilaren 17an egindako bilkuran, 20/2017 Dekretua onartu zuen, zeinaren bidez Joaquín Díaz Arsuaga jauna Gizarte Ekonomiako zuzendari izendatu baitzen (2017ko urtarrilaren 20ko EHAA, 14. zk.).

Erregistro Zibilean izena aldatzearen ondorioz, interesdunak berak eskatuta, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2025eko martxoaren 18an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Gizarte Ekonomiaren zuzendaria izendatzen duen urtarrilaren 17ko 20/2017 Dekretuaren 1. artikulua aldatzea eta honela idaztea:

«1. artikulua.– Jokin Diaz Arsuaga jauna Gizarte Ekonomiako zuzendari izendatzea».

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2025eko martxoaren 18an.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburua,

MIGUEL TORRES LORENZO.


Azterketa dokumentala