Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

55. zk., 2025eko martxoaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1282

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 13/2025 prozedura arruntean interesa dutenak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

13/2025 prozedura arrunta, 2022ko abenduaren 29ko Ebazpenaren bidez deitutako (2023ko urtarrilaren 16ko EHAA, 10. zk.) Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoetako (Ertzaintza eta Udaltzaingoa) eta Udaltzaingo zerbitzuen oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko hautaketa-prozedurako izangai batek hasitakoa. Errekurritutako jarduera 2025eko urtarrilaren 24ko Ebazpena da, prestakuntza-ikastaroa ez gainditzeagatik demandatzailea hautaketa-prozeduratik kanpo uzten duena.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2025eko martxoaren 13a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MIREN DOBARAN URRUTIA.


Azterketa dokumentala