
55. zk., 2025eko martxoaren 20a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
VITORIA-GASTEIZKO UDALA
1273
IRAGARKIA, Segurtasun Saileko Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzuko Enplegu Publikoaren Eskaintzaren deialdiari buruzkoa.
2025eko otsailaren 26ko Arabako Lurralde Historikoaren 23. Aldizkari Ofizialean argitara eman da Gasteizko Udalean Prebentzio, Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuko (PSISZ) inspektoreorde kategorian karrerako funtzionario izateko hautaketa-prozesuaren oinarriak eta deialdia onartu direla. Prozesuan bi plaza eskaintzen dira: txanda irekiko bat eta barne-sustapeneko bat. Eskabideak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da, deialdiari buruzko iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Argibideak:
Telefonoa: 010 (945 16 16 16 Gasteiztik kanpo egonez gero).
Web-orria: www.vitoria-gasteiz.org/hautatzeprozesuak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 5a.
Alkatea,
MAIDER ECHEVARRIA GARCIA.
RSS