Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

55. zk., 2025eko martxoaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1272

167/2025 EBAZPENA, martxoaren 11koa, Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez hutsik uzten baita Administrazioko eta Kudeaketako Atalburu – B (Horniduren eta Biltegien Arloa) lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuan.

AURREKARIAK

Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen abenduaren 20ko 900/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Administrazioko eta Kudeaketako Atalburu – B (Horniduren eta Biltegien Arloa) lanpostu bat izendapen askez betetzeko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuan (2025eko urtarrilaren 10eko EHAA, 6. zk.).

Deialdi horretan emandako epearen barruan ez da hautagairik aurkeztu.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hutsik uztea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko Administrazioko eta Kudeaketako Atalburu – B (Horniduren eta Biltegien Arloa) lanpostua betetzeko deialdia. Horrek ondorioak izango ditu ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hondarribia, 2025eko martxoaren 11.

Bidasoko ESIko zuzendari-gerentea,

MARIA LUISA MERINO HERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala