
55. zk., 2025eko martxoaren 20a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1269
EBAZPENA, 2025eko martxoaren 17koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Nerea Magallón Elósegui andreak gainditu egin duela 2025eko otsailaren 7ko ebazpenak (2025eko otsailaren 18ko EHAA) dei egindako hautapen prozesua, «Nazioarteko Zuzenbide Pribatua» jakintza arloan ikertzaile doktore iraunkorren plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Nerea Magallón Elósegui andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile doktore iraunkorren gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***9942**. Kodea: IDPTCL1 – D00331-1 Jakintza arloa: Nazioarteko Zuzenbide Pribatua. Saila: Enpresa Zuzenbidea eta Zuzenbide Zibila. Ikastegia: Zuzenbide Fakultatea. Hizkuntza eskakizuna: elebakarra. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Nazioarteko Zuzenbide Pribatua I» «Nazioarteko Zuzenbide Pribatua II».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2025eko martxoaren 17a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2025eko urtarrilaren 30ekoa, errektorearena, 2025-02-19ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen errektoreordea,
EFREN ARESKURRINAGA MIRANDONA.
RSS