Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

55. zk., 2025eko martxoaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

ZIENTZIA, UNIBERTSITATE ETA BERRIKUNTZA SAILA
1268

AGINDUA, 2025eko martxoaren 17koa, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuarena, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Saileko behin-behineko langile bat izendatzeko dena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.1 artikuluak, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 19.1 a) eta 30.3 artikuluek eta aplikatzekoak diren gainerako arauek emandako ahalmenez baliatuta, Funtzio Publikoko Zuzendaritzak eman duen txostenarekin bat etorriz, eta horretarako aurrekontu-kreditua dagoenez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Juan José Unzilla Galán jauna Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako politika eta programetako aholkulari izendatzea (kodea: 5325; dotazioa: 1; maila: zuzendaria) Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailean.

Bigarrena.– Interesdunak aholkularitzako lanpostu baten berezko zereginak bete beharko ditu, bai eta bera atxikita dagoen arloko zeregin espezifikoak ere.

Hirugarrena.– Interesdunak eskubidea izango du, baldin eta horretarako legez eskatzen diren eskakizunak betetzen baditu, Goi Kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 3.1 eta/edo 5.1 artikuluetan bildutako aurreikuspenen bat edo guztiak aplika dakizkion.

Laugarrena.– Izendapen honek 2025eko martxoaren 20tik aurrera izango ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak. Era berean, agindu honen bidez behin-behineko langile gisa ezartzen den zerbitzu-harremana automatikoki amaituta geratuko da langilea konfiantza- edo aholkularitza-funtzioa betez beretzat lanean daukan agintariak kargua uzten duenean. Dena den, edozein unetan ezeztatu daiteke zerbitzu-harremana.

Bosgarrena.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 17a.

Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua,

JUAN IGNACIO PÉREZ IGLESIAS.


Azterketa dokumentala