Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

55. zk., 2025eko martxoaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
1267

EBAZPENA, 2025eko martxoaren 12koa, Langileriaren kudeaketa zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Hezkuntza Sailari atxikitako sukaldeko eta garbiketako lan-kategorietako lanpostuak modu finkoan betetzeko enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako pertsonen eta esleitu beharreko lanpostuen behin betiko zerrenda.

Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 20ko Aginduaren bidez (2022ko abenduaren 29ko EHAA), enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesurako deialdia egin zen, Hezkuntza Sailari atxikitako sukaldeko eta garbiketako lan-kategorietako lanpostuak modu finkoan betetzeko.

Izangaiek merezimenduen baremoan lortutako puntuazioen behin betiko zerrendak argitaratu eta plazak hautatzeko epea amaitu ondoren, hautatutako pertsonen behin-behineko zerrenda egin zen, pertsona bakoitzaren puntuazio-ordena eta adierazitako lehentasunak kontuan hartuta. Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2025eko otsailaren 18ko Ebazpenaren bidez, argitara eman zen hautatutako pertsonen eta esleitu beharreko lanpostuen behin-behineko zerrenda.

Behin-behineko zerrendaren aurkako erreklamazioak aurkezteko epea igarota eta erreklamazio horiek ebatzita, 2022ko abenduaren 20ko Aginduaren 10.6 eta 10.7 oinarrietan xedatutakoarekin bat etorriz, hau

EBAZTEN DUT:

1.– Ebazpen honen I. eranskinean argitaratzea hautatutako pertsonen eta esleitu beharreko lanpostuen behin betiko zerrenda, Hezkuntza Sailari atxikitako sukaldeko eta garbiketako langileen kategorietako lanpostu finkoak betetzeko enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan.

2.– Ebazpen hau eta behin betiko zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Enplegu Publikoaren Atarian argitaratuko dira, helbide elektroniko honetan: https://www.euskadi.eus/enplegu-publikoa/.

3.– Hogei egun balioduneko epea irekitzea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hautatutako izangaiek parte hartzeko baldintza orokorrak eta espezifikoak betetzen dituztela egiaztatzen duten dokumentuak aurkez ditzaten. Baldintza horiek Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 20ko Aginduaren 2. oinarrian daude adierazita.

Dokumentazioa online aurkeztuko da, https://hezigunea.euskadi.eus/ («Erabiltzailea (NAN/AIZ)» eta «Pasahitza» sartuta) – «EPE 2022. Sukaldaritza eta garbiketa. Egonkortzeko salbuespenezko prozesua» - «Hautatutako pertsonen dokumentazioa entregatzea».

Agindu honen II. eranskinean, zinpeko adierazpenaren eredua argitaratzen da, bai eta «Hautatuek dokumentazioa entregatzekoa» ere. Eredu horiek bete eta adierazitako helbidean aurkeztu beharko dira.

Aipatutako «Hautatutako pertsonen dokumentazioa entregatzea» ereduan adierazten dira aurkeztu beharreko dokumentu zehatzak.

4.– Bete nahi den lanpostuko eginkizunak betetzeko gaitasun funtzionala zehazteko, eta, horrela, hautatutako pertsonek beren lanpostuko eginkizunak eraginkortasunez eta autonomiaz bete ahal izango dituztela egiaztatzeko, Hezkuntza Saileko Laneko Arriskuen Prebentzio Zerbitzuan deituko zaie mediku-azterketa bat egiteko.

5.– Adierazitako epearen barruan, ezinbesteko kasuetan izan ezik, dokumentuak aurkezten ez dituztenak, edo, dokumentazioa aztertuta, deialdiaren 2. oinarrian eskatutako baldintzaren bat betetzen ez dutela edo dagozkien zereginak betetzeko eskatzen den gaitasun fisiko edo psikikorik ez dutela ikusten bada, ezin izango dira lan-kontratu finkoko langile izan. Kasu horietan, egindako jarduketa guztiak baliogabetuko dira, eskaera faltsutzeagatik izan dezaketen erantzukizunari kalterik egin gabe.

6.– Hautatutako ordezko izangaien zerrenda argitaratzea, hautatutako hautagairen batek izaera hori galtzen duenerako: Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzan aurkeztutako hautaketa-prozeduratik eratorritako eskubideei uko egiteagatik, lan-kontratuak sinatzen diren egunera arte, balizko errekurtsoak baiesteagatik edo eskatutako dokumentazioa ez aurkezteagatik, eskatutako baldintzaren bat ez betetzeagatik edo eska daitekeen gaitasun fisiko eta psikikoa ez izateagatik. Ordezko izangaien zerrenda 2025eko urtarrilaren 24tik 30era izangai bakoitzak egindako plazen hautaketa kontuan hartuta erabiliko da.

Zerrenda hori Enplegu Publikoaren Atarian argitaratzen da, helbide elektroniko honetan: https://www.euskadi.eus/enplegu-publikoa/

7.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 12a.

Langileriaren kudeaketa zuzendaria,

UNAI NIETO MARIJUAN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala