Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2025eko martxoaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

TRUPP CREATIVIDAD & DISEÑO, S. COOP.
1266

IRAGARKIA, Trupp Creatividad y Diseño kooperatiba-sozietatea erantzukizun mugatuko sozietate bihurtzeari buruzkoa.

Bat etorrita ekainaren 28ko 5/2023 Errege Lege Dekretuarekin, Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen 89.1.c) artikuluarekin eta kooperatiba-sozietateen arloan indarrean den legeriarekin, jakinarazten da ezen Trupp Creatividad y Diseño kooperatiba-sozietateak 2025eko urtarrilaren 15ean egindako Ezohiko Batzar Orokor Unibertsalean aho batez erabaki zela kooperatiba-sozietatea erantzukizun mugatuko sozietate bihurtzea eta Trupp Creatividad y Diseño SM izendapena hartzea eta, ondorioz, sozietatearen estatutu sozialak aldatzea, aintzat hartuta Artezkaritza Kontseiluak 2025eko urtarrilaren 14an onartutako eraldatze-proiektuan ezarritako nondik norakoak eta 2024ko urtarrilaren 31n itxitako egoera-balantzea –batzar berean onartutakoa berau–.

Eraldatzekoa den sozietatearen bazkideek eta hartzekodunek eskubidea dute eraldatze-erabakiaren eta aurkeztutako balantzearen testu osoa eskuratzeko.

Bilbao, 2025eko otsailaren 4a.

Trupp Creatividad y Diseño kooperatiba-sozietatearen Artezkaritza Kontseiluko presidentea,

JOSÉ JESÚS SANZ GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala