
54. zk., 2025eko martxoaren 19a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
1260
EBAZPENA, 2025eko martxoaren 7koa, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariarena, Euskadin adikzioen arloko ibilbide profesionalaren 2024-2028 aldiko «Elkar Eginez» aintzatespena ematen duena.
Urtarrilaren 21eko 5/2020 Dekretuaren bidez (2020ko urtarrilaren 29ko EHAAn argitaratu zena) arautzen da adikzioen arloko jardunbide egokien eta ibilbide profesionalaren aintzatespenak sortzea eta zehaztea.
Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren 2024ko uztailaren 4ko Ebazpenaren bidez (2024ko irailaren 12ko EHAAn argitaratu zena) Euskadin adikzioen arloko ibilbide profesionalaren 2024-2028 aldiko «Elkar Eginez» aintzatespena deitu zen.
Seigarren oinarrian ezarritakoaren arabera osatuta, epaimahaia bildu zen eta, arestian aipatu den 2024ko uztailaren 4ko Deialdiaren Ebazpeneko zazpigarren oinarrian ezarritako adjudikazio-irizpideak betez, gaia eztabaidatu eta erabaki arrazoitua eman zuen.
Hori dela-eta, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Aintzatespenaren adjudikazioa.
Euskadin adikzioen arloko ibilbide profesionalaren 2024-2028 aldiko «Elkar Eginez» aintzatespena ematea AI Laket Euskadi elkarteari, 2002. urteaz gero lan egin duelako Euskal Autonomia Erkidegoan drogen kontsumoari lotutako arriskuak murrizten, tabuak eta estigma sozialak kentzeko ikuspegitik.
Bigarrena.– Aintzatespena argitaratzea.
Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Eusko Jaurlaritzaren Adikzioen web-orrian argitara dadila agintzea, eta interesa duten pertsonei eta entitateei jakinaraztea.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 7a.
Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria,
GUILLERMO IGNACIO HERRERO ALAŃA.
RSS