Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2025eko martxoaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
1259

EBAZPENA, 2025eko martxoaren 7koa, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariarena, Euskadin adikzioen arloko jardunbide onenen 2024-2026 aldiko «Elkar Eginez» aintzatespena ematen duena.

Urtarrilaren 21eko 5/2020 Dekretuaren bidez (2020ko urtarrilaren 29ko EHAAn argitaratu zena) arautzen da adikzioen arloko jardunbide egokien eta ibilbide profesionalaren aintzatespenak sortzea eta zehaztea.

Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren 2024ko uztailaren 4ko Ebazpenaren bidez (2024ko irailaren 12ko EHAAn argitaratu zena) Euskadin adikzioen arloko jardunbide onenen 2024-2026 aldiko «Elkar Eginez» aintzatespena deitu zen.

Seigarren oinarrian ezarritakoaren arabera osatuta, epaimahaia bildu zen eta, arestian aipatu den 2024ko uztailaren 4ko Deialdiaren Ebazpeneko zazpigarren oinarrian ezarritako adjudikazio-irizpideak betez, gaia eztabaidatu eta erabaki arrazoitua eman zuen.

Hori dela-eta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aintzatespenaren adjudikazioa.

Euskadin adikzioen arloko jardunbide onenaren 2024-2026 aldiko «Elkar Eginez» aintzatespena ematea Bilboko Udalari, «Kerik Gabeko Zorrotza» izeneko jardunbide egokiagatik. Proiektu horrek, izan ere, ingurumen-prebentzioko ekintzak sustatzen ditu, komunitate-lan zabal baten bidez, Zorrotza auzoan tabako-kerik gabeko espazio berriak zabaltzeko. Esperientzia pilotuak osasuna sustatzea eta tabako-kontsumoa prebenitzea sustatzen du, herritarren parte-hartzearen bidez.

Bigarrena.– Aipamen espezifikoa adjudikatzea.

Euskadin adikzioen arloko 2024-2026 aldiko «Elkar Eginez» aipamen espezifikoa ematea Portugaleteko Udalari, «Jóvenes y Lonjas- Lugares Comunes» izeneko jardunbide egokiagatik. Izan ere, proiektu horren bidez, arriskuak murriztu eta komunitate-osasuna sustatu dira, prebentzio- eta hezkuntza-ikuspegi batetik. Jokabideari lotutako adikzioak eta drogen kontsumoa prebenitzeko lana erabilera ludikoko lonjetan egiten da Portugaleteko gazteekin, gurasoekin, bizilagunekin eta lonjen jabeekin.

Hirugarrena.– Aintzatespena argitaratzea.

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Eusko Jaurlaritzaren Adikzioen web-orrian argitara dadila agintzea, eta interesa duten pertsonei eta entitateei jakinaraztea.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 7a.

Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria,

GUILLERMO IGNACIO HERRERO ALAŃA.


Azterketa dokumentala