Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2025eko martxoaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
1258

AGINDUA, 2025eko martxoaren 13koa, Ogasun eta Finantzetako sailburuarena, Euskadiko Ekonomia Arduralaritzaren Epaitegiko kide titular baten kargu-uzteari buruzkoa.

Urtarrilaren 24ko 14/1983 Dekretuan arautzen den Euskadiko Ekonomia Arduralaritzaren Epaitegiko kideen izendapena ogasunaren esparruan eskuduna den sailburuaren agindu bidez egin behar da, martxoaren 22ko 134/1994 Dekretuak haren osaera aldatu ondoren eta 134/1994 Dekretu horretako azken xedapenetako lehenengoaren babesean.

Beraz, indarreko legezko xedapenek ematen dizkidaten ahalmenez baliatuz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Ana María Martínez López andrea Euskadiko Ekonomia Arduralaritzaren Epaitegiko kide titularraren kargutik kentzea.

Bigarren artikulua.– Agindu honek 2025eko martxoaren 13tik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 13a.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

NOËL D’ANJOU OLAIZOLA.


Azterketa dokumentala