
54. zk., 2025eko martxoaren 19a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (92 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
1257
AGINDUA, 2025eko martxoaren 13koa, Ogasun eta Finantzetako sailburuarena, Euskadiko Ekonomia Arduralaritzaren Epaitegiko idazkariaren kargu-uzteari buruzkoa.
Euskadiko Ekonomia Arduralaritzaren Epaitegiko idazkariaren izendapena urtarrilaren 24ko 14/1983 Dekretuan arautzen da. Orain arte, ogasun arloan eskumena duen sailburuaren agindu bidez egin da izendapen hori, dekretu horren, urriaren 10eko 227/1989 Dekretuaren eta Epaitegiko osaera aldatzen duen martxoaren 22ko 134/1994 Dekretuaren azken xedapenetako lehenengoetan ezarritakoaren babesean.
Beraz, indarreko legezko xedapenek ematen dizkidaten ahalmenez baliatuz, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Olatz García Etxebarria Euskadiko Ekonomia Arduralaritzaren Epaitegiko idazkariaren kargutik kentzea.
2. artikulua.– Agindu honek 2025eko martxoaren 13an izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 13a.
Ogasun eta Finantzetako sailburua,
NOËL D’ANJOU OLAIZOLA.
RSS