Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2025eko martxoaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1256

186/2025 EBAZPENA, martxoaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez deialdi publikoa iragartzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko, Erizaintzako Unibertsitate Eskolako zuzendari teknikoa lanpostua izendapen askez betetzeko.

Zuzendaritza Nagusiko, Erizaintzako Unibertsitate Eskolako zuzendari teknikoa lanpostua hutsik dago. Hori dela-eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluan, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, Giza Baliabideen Zuzendaritza honek erabaki du lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea, honako oinarri hauen arabera

OINARRIAK

1.– Lanpostuaren atxikipena.

Atxikipena: Osakidetzako Zuzendaritza Nagusia, Erizaintzako Unibertsitate Eskola.

Non: Vitoria-Gasteiz.

Lanaldi zatitua.

Hizkuntza-eskakizuna: 2. HE. Derrigortasun-datarik gabe.

2.– Parte hartzeko baldintzak.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:

a) Erizaina kategorian lanpostua jabetzan izatea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko edozein zerbitzu-erakundetan estatutupeko langile, funtzionario edo langile lan-kontratudun finko gisa.

b) Erizaintzako diplomatura edo Erizaintzako gradua izatea.

c) Erizaina kategorian gutxienez 5 urteko lan-esperientzia izatea.

d) Irakaskuntzako esperientzia.

e) Kudeaketako esperientzia.

f) Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta Osakidetzako Euskara Planean ezarritako gainerako betekizunak.

3.– Kontuan hartuko diren merezimenduak.

(Agiri bidez egiaztatu beharko dira, salbu eta informatikako aplikazioan baliozkotuta badaude).

1. Prestakuntza orokorra eta kudeaketako ezagutza espezifikoak.

2. Esperientzia profesionala, irakaskuntzakoa eta kudeaketakoa.

3. Kudeatzeko gaitasuna, ekimena eta talde-lana.

4. Euskara. Martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuaren 24. artikuluan xedatutakoaren arabera baloratuko da.

4.– Euskararen ezagutza.

Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera egingo da balorazioa.

5.– Eskabideak aurkezteko epea eta modua.

Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak. Horretarako, 10 egun balioduneko epea izango dute, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluan xedatzen den moduan ere aurkeztu ahalko dira.

Interesdunek eskabidea Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzara (Araba kalea 45, 01006, Vitoria-Gasteiz) bidali beharko dute datu pertsonal guztiekin eta dokumentatutako curriculum vitaearekin batera.

Dokumentazioak honelakoa izan behar du:

– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

– Funtzionario edo estatutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, langile lan-kontratudun finkoa dela egiaztatzen duen agiriarena.

– Baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.

– Baloratu beharreko merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.

– Erizaintzako Unibertsitate Eskola kudeatzeko Memoria-proiektua.

CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden edukiak ez dira egiaztatu behar izango aurreko paragrafoan ageri den moduan; hala ere, eskatzaileak horren berri eman behar du eskaeran.

6.– Balorazio Batzordea.

Balorazio Batzorde bat osatuko da, eta batzordeburua Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen Hautaketako eta Horniketako zuzendariordea edo hark eskuordetzen duena izango da, eta hauexek izango dira bertako partaideak: Asistentzia Sanitarioko zuzendaria, Erizaintzako zuzendariordea eta Zuzendaritza Nagusiko goi-mailako teknikari bat (idazkaria izango da, eta hitza eta botoa izango ditu).

Batzordeak, eskabideak baloratu ondoren, eginbide osagarriak gauzatzea erabaki dezake, eta izangaiei horren berri emango die.

Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, dagokion izendapena egiteko proposamena aurkeztuko da. Lanpostua hutsik uztea proposa dezake epaimahaiak, betiere aurrez txosten arrazoitua eginez, baldin eta izangaiek ez badituzte bete beharreko baldintzak betetzen.

Akta egingo da Batzordea biltzen den bakoitzean. Bertan zerrendatuko dira aurkeztutako izangaiak, gauzatutako eginbide osagarriak (halakorik balego), eta lanpostua haietako bati esleitzeko edo deialdia bete gabe uzteko kontuan hartutako arrazoiak.

7.– Hautaketa-prozedura.

Ezin izango dira baloratu, inolaz ere, deialdia EHAAn argitaratzen den egunean eskuratu gabe dauden merezimenduak, ez eta eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.

8.– Prozedurari amaiera ematen dion ebazpena.

Hemen abiatzen den prozedura amaitzeko (lanpostua esleitzea edo lanpostua hutsik uztea), ebazpena eman behar du Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak. Hori EHAAn, intranetean eta Osakidetzako web-orri korporatiboan argitaratuko da. Ebazpen horrek EHAAn argitaratzen den egunetik izango ditu ondorioak, bertan besterik xedatu ezean.

9.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak:

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 11.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,

JOSUNE RETEGI ORMAZABAL.


Azterketa dokumentala