
53. zk., 2025eko martxoaren 18a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (116 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1251
IRAGARKIA, 13/2025 prozedura laburtuaren bidez izapidetutako administrazioarekiko auzi errekurtsoan interesatuak izan daitezkeenak epatzeko Administrazioarekiko Auzien Bilboko 2 Epaitegian ager daitezen.
Administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri da Administrazioarekiko Auzien Bilboko 2 Epaitegian (13/2025 prozedura laburtua) UPV/EHUko gerenteak aukerako berraztertze errekurtsoa ebazteko emandako erabakiaren kontra (2024-10-25ean jakinarazia), errekurtsoaren oinarri izanda: UPV/EHUko gerentearen erabakia, zeinaren bidez argitaratzen baitira UPV/EHUko karrerako funtzionarioa izateko ohiko prozesuan deitutako lanpostuak, 2019ko, 2020ko, 2021eko eta 2022ko enplegu publikoaren eskaintzari dagozkionak (errektorearen 2022ko urriaren 20ko ebazpenaren bidez deitutakoa) (menpekoen eskala).
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan dioena betetzeko, epatu egiten dira interesatu izan daitezkeen hirugarren pertsonak, eta aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela jakinarazten zaie. Bederatzi egun izango dituzte horretarako, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasita.
Aipatutako errekurtsoa hainbat pertsonari zuzendutako egintza denez, iragarki hau argitaratzen da, bat etorrita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak xedatutakoarekin 45. artikuluan.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita izango ditu ondorioak.
Leioa, 2025eko martxoaren 11.
UPV/EHUko idazkari nagusia,
LEIRE GARMENDIA ARRIETA.
RSS