Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2025eko martxoaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1250

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita proiektu honen obren gaineko espedientea: Zarauzko udalerrian (Gipuzkoa), N-634 errepidea eta Errotaberri poligonoa Astitik, Zarauzko saihesbidearen zatian, lotzeko proiektu berrikusia, Asti errekastoaren jabari publiko hidraulikoari eta bi ertzetako ibilguen zaintza eremuari eta Iñurritza ibaiaren eskuineko ertzeko zaintza-eremuari eragiten diona.

Espedientearen kodea: AO-G-2025-0037.

Eskatzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia.

Ibilgua: Iñurritza.

Jarduketa-eremua (UTM (30N ETRS89) koordenatuak): X = 567.819; Y = 4.792.093.

Obren deskribapena: aurreikusitako obrek berekin dakarte Asti errekan dagoen zeharkako drainatze-obra handitzea, lehendik dagoen kaxoia 12 metroko luzeran handituz eta fauna-pasabide bat instalatuz. Azken hau ezartzeko, bigarren drainatze paralelo bat egingo da dagoenaren neurri berberekin: 3,5 m-ko zabalerako eta 3 m-ko altuerako barne-sekzioa.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, pertsona oro jakinaren gainean egon dadin, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 53. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Horrela, bada, beren burua kaltetutzat jotzen dutenek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte aipatutako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, eta han egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertzeko aukera izan dezan, aldez aurretik hitzordua eskatuta. Horrez gain, iragarki hori Agentzia honen web orrialdean ere ikusgai egongo da.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 4a.

Zuzendari nagusia.
EE (2024ko abenduaren 4ko Ebazpena).

Jabari Publikoaren Kudeaketarako zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.


Azterketa dokumentala