Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2025eko martxoaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1248

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 13/2025 prozedura laburtuan interesa dutenak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

13/2025 prozedura laburtua, izangai batek hasitakoa, Ertzaintzako ikuskapen-eskalako ofizial kategoriara igotzeko hautaketa-prozeduran (2024ko uztailaren 30eko Ebazpenaren bidez egin zen deialdia) onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda argitaratzen duen 2024ko azaroaren 27ko Ebazpenaren aurka. Aurkaratutako zerrenda urpekaritzako berariazko titulazioa duen Herritarren Segurtasunerako plazari dagokio.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2025eko martxoaren 5a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MIREN DOBARAN URRUTIA.


Azterketa dokumentala