
53. zk., 2025eko martxoaren 18a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (125 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
1240
AGINDUA, 2025eko martxoaren 3koa, Hezkuntzako sailburuarena, Loiu udalerriko (Bizkaia) «Lauro Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari emandako baimena aldatzeko dena, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko unitate bat gehitzeagatik.
Loiu udalerriko (Bizkaia) «Lauro Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titularra den «Lauro Sociedad Cooperativa» erakundeak eskatuta hasitako espedientea aztertu da. Espediente horretan, ikastetxe horri emandako baimena aldatzeko eskatzen da, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko unitate bat gehitzeagatik.
Dagokion administrazio-espedientea Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera izapidetu da, bertan jasota dago indarrean dagoen araudi aplikagarriak eskatzen duen dokumentazioa, eta gaian eskumena duten organoek aldeko txostena eman diote.
Arau hauek hartu dira kontuan: Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa: Ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua. otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatzen duena; otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzen dituena, eta gai horretan aplikagarri diren gainerako legeak.
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Loiu udalerriko (Bizkaia) «Lauro Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari, 2025-2026 ikasturterako, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko unitate bat gehitzeko baimena ematea. Une horretatik aurrera, ikastetxe hori Hezkuntza Saileko unibertsitateaz kanpoko Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da, erregistroko datu hauekin:
Ikastetxearen kodeak: 014561 (EAE) eta 48003761 (unibertsala).
Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.
Izen espezifikoa: «Lauro Ikastola».
Titularra: «Lauro Sociedad Cooperatiba».
Helbidea: Goitiko-Antsobiaga Bidea, 2.
Udalerria: Loiu.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Baimendutako irakaskuntzak:
– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 16 unitate, 400 ikaspostutarako edukierarekin.
– Lehen Hezkuntza: 30 unitate, 750 ikaspostutarako edukierarekin.
– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 20 unitate, 600 ikaspostutarako edukierarekin.
– Batxilergoa: Zientziak eta Teknologia eta Giza eta Gizarte Zientziak modalitateak, 8 unitate, 280 ikaspostutarako edukierarekin.
– Hezkuntza Berezia: 2 gela ireki.
Bigarrena.– Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren hamahirugarren artikuluan ezarritakoaren arabera, ikastetxeek ezin izango dute beren burua identifikatzeko beren erregistro-inskripzioetan agertzen direnez bestelako izendapenik erabili.
Hirugarrena.– Hezkuntza Administrazioari zuzendutako eskabide edo komunikazio guztietan, dokumentazio propioan eta ikastetxeari buruzko publizitatean, hori egiteko bidea edozein dela ere, ikastetxearen erakunde titularrak izen generikoa, espezifikoa eta ikastetxearen kodea erabili beharko ditu, erregistro-inskripzioan jasotako datuen arabera.
Halaber, ikastetxearen publizitateak estatuz kanpoko ikastetxeen izenak eta publizitatea arautzen dituen otsailaren 13ko 401/1979 Errege Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoa bete beharko du.
Laugarrena.– Ikastetxearen erakunde titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez, eta emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du legezko ordezkariaren bitartez, ikastetxearen erregistro-daturen bat aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.
Bosgarrena.– Era berean, ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikingintzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna zentroaren erakunde titularrari dagokio.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen edo dirulaguntzen deialdien bidez laguntzak lortu direnik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 3a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS