Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2025eko martxoaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
1239

EBAZPENA, 2025eko otsailaren 13koa, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Metereologiako zuzendariarena, zeinaren bidez ondorerik gabe uzten den Larrialdiei Aurre Egiteko eta Metereologiako zuzendariaren 2025eko urtarrilaren 22ko Ebazpena, Barakaldon dagoen Bilbaina de Alquitranes, SA establezimenduaren Kanpoko Larrialdi Plana jendaurrean jartzeko dena.

840/2015 Errege Dekretuaren 16. artikuluan (840/2015 Errege Dekretua, istripu larrietan gai arriskutsuak tarteko direnean sortzen diren arriskuak kontrolatzeko neurriak onartzen dituena) eta 34/2001 Dekretuaren 3. artikuluko f) eta k) epigrafeetan (34/2001 Dekretua, otsailaren 2koa, istripu larrietan gai arriskutsuak tarteko direnean sortzen diren arriskuak kontrolatzeko neurrien gain eskumena daukaten Autonomia Erkidegoko organoak zeintzuk diren adierazten duena) xedatutakoa aplikatuz, jendaurrean jarri behar da establezimendu horren Kanpoko Larrialdi Plana, baldin eta substantzia arriskutsuak badaude 840/2015 Errege Dekretuaren 1. eranskinaren 1. eta 2. apartatuen 3. zutabean zehaztutako kantitate berdinetan edo handiagoetan.

Akats bat dela medio, 2025eko otsailaren 6an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (25. zenbakian) Larrialdiei Aurre Egiteko eta Metereologiako zuzendariaren 2025eko urtarrilaren 22ko Ebazpena, Barakaldon dagoen Bilbaina de Alquitranes, SA establezimenduaren Kanpoko Larrialdi Plana jendaurrean jartzeko dena.

Ez da jendaurrean jarri behar Barakaldon dagoen Bilbaina de Alquitranes, SA establezimenduaren Kanpoko Larrialdi Plana, oraindik ez delako berrikusi eta, beraz, ez delako aurkeztu 2024ko abenduaren 17ko Euskadiko Babes Zibileko Batzordean. Orain indarrean dago Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak 2024ko ekainaren 18an onartutako 2024ko ekaineko Kanpoko Larrialdi Plana.

EBAZTEN DUT:

Ondorerik gabe uztea Larrialdiei Aurre Egiteko eta Metereologiako zuzendariaren 2025eko urtarrilaren 22ko Ebazpena, Barakaldon dagoen Bilbaina de Alquitranes, SA establezimenduaren Kanpoko Larrialdi Plana jendaurrean jartzeko dena.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 13a.

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaria,

JOSEBA MIRENA ZORRILLA IBAÑEZ.


Azterketa dokumentala