Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2025eko martxoaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN SAILA
1236

AGINDUA, 2025eko martxoaren 5ekoa, Mugikortasun Jasangarriaren sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita goi-kargudun baten idazkari-lanpostu bat izendapen askez betetzeko egindako deialdia.

Mugikortasun Jasangarriaren sailburuaren 2025eko urtarrilaren 21eko Aginduaren bidez (2025eko otsailaren 4ko EHAA), izendapen askeko sistemaren bidez lanpostu hau betetzeko deialdi publikoa iragarri zen: Mugikortasun Jasangarriaren Saileko Zerbitzu Zuzendaritzaren «goi-kargudunaren idazkaria» lanpostua. Bada, bat etorriz agindu horren laugarren oinarrian ezarritakoarekin eta Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.c) artikuluan xedatutakoarekin, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Arrate Escribano Rico andrea izendatzea Mugikortasun Jasangarriaren Saileko Zerbitzu Zuzendaritzaren idazkari (kodea: 520010/97; maila: 18; berariazko osagarria: VI-A).

Bigarrena.– Izendapen horrek 2025eko martxoaren 10etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua jakinarazten denetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 5a.

Mugikortasun Jasangarriaren sailburua,

SUSANA GARCÍA CHUECA.


Azterketa dokumentala