Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

52. zk., 2025eko martxoaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
1232

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordearen 2025eko urtarrilaren 31eko Ebazpena. Ebazpen horren bitartez, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2024ko uztailaren 17ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi da, eta azken ebazpen horren bidez, adierazi zen Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli behar zitzaiola 2022ko kanpainan laguntza gisa bidegabeki jasotako kopurua, baldintzapekotasun-betebeharrak ez betetzeagatik.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Ebazpena Eusko Jaurlaritzako Landa Garapenaren eta Europar Politiken Zuzendaritzan eskuratu daiteke (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 5a.

Landa Garapenaren eta Europar Politiken zuzendaria,

JOSEBA ANDONI TERREROS LUENGAS.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala