
52. zk., 2025eko martxoaren 17a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (126 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
1227
IRAGARKIA, Segurtasuneko sailburuordearen 2024ko abenduaren 10eko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, ez da onartzen, epez kanpo izateagatik, Ertzaintzako zuzendariaren 2024ko irailaren 20ko Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa.
Aipatutako ebazpenaren jakinarazpen pertsonala egiten saiatu arren, ez da posible izan. Hori dela-eta, iragarki hau argitaratzen da, aurreko ebazpenaren jakinarazpentzat balio dezan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.
Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke jurisdikzioan, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Aipatutako espedientearen ebazpenaren testu osoa helbide honetan eskura daiteke: Eusko Jaurlaritza, Segurtasun Saila, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza (Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea, Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz).
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 28a.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,
GOIATZ AIZPURU LIZARRALDE.
RSS