Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

52. zk., 2025eko martxoaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
1222

EBAZPENA, 2025eko martxoaren 10ekoa, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako Nazioartekotze zuzendariarena, 2025erako «Beint Nazioartekotze Bekak» laguntza-programaren oinarri arautzaileak aldatzen dituena.

2025eko martxoaren 6an argitaratu zen EHAAn SPRIko Nazioartekotze zuzendariaren 2025eko otsailaren 24ko Ebazpena, 2025erako «Beint Nazioartekotze Bekak» laguntza-programaren oinarri arautzaileak onartzea, argitaratzea eta deialdia egitea agintzen zuena.

Programaren oinarrietako 7. artikuluak arautzen du, 13. apartatuan, hautaketa batzordearen osaera, eta egokitzat jotzen da Maite Subinas, Basque Trade & Investmenteko (Euskadiko Nazioartekotze Agentzia) zerbitzuen arduraduna ordezkatzea, Endika Zugasti, Basque Trade & Investmenteko (Euskadiko Nazioartekotze Agentzia) sarearen arduraduna izendatuz. Hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2025erako «Beint Nazioartekotze Bekak» laguntza-programa arautzen duten oinarrien 7. artikuluko 13. apartatuaren aldaketa onartzea. Honela geratuko da:

«13.– Hautaketa Batzordeak osaera eta eginkizun hauek izango ditu:

– Basque Trade & Investment-eko (Nazioartekotze Euskal Agentzia) programa eta zerbitzuen zuzendaria, lehendakari gisa jardungo duena: Imanol Landeta. Ordezkoa: Usoa Aguirre, Basque Trade & Investmenteko (Nazioartekotze Euskal Agentzia) Kanpoko Sareko zuzendaria.

– Basque Trade & Investment-eko (Nazioartekotzeko Euskal Agentzia) programetako teknikaria. Batzordekide gisa jardungo du: Enbor Barruetabeña. Ordezkoa: Leire Garate, Basque Trade & Investmenteko (Nazioartekotze Euskal Agentzia) giza baliabideen teknikaria.

– SPRIren Nazioartekotze Programen arduraduna: María Ángeles Elorza, idazkari gisa arituko dena. Ordezkoa: Endika Zugasti, Basque Trade & Investmenteko (Euskadiko Nazioartekotze Agentzia) sarearen arduraduna.

Hauek dira Hautaketa Batzordearen zereginak: eskaerak aztertzea, hautagaien merituak eta gaitasunak baloratzea, eta, ondorioz, fase bakoitzean organo kudeatzaileari igortzea bekadunen eta ordezkoen zerrenda ordenatuak (modalitate, helmuga eta zuzkiduraren arabera). Jasotako eskaerak ikusirik eta eskaerak aurkezteko epea amaituta dagoenean, Hautaketa Batzordeko kideek aztertuko dute ea ezein motatako interes-gatazka dagoen, eta beharrezkoak diren neurriak hartuko dituzte halakorik ez gertatzeko. Hautagaiak baloratzeko, hautaketa-prozesuko proben xede diren arloetako adituen aholkularitza eska dezake.

Hautaketa Batzordea burujabe izango da erabakiak hartzerakoan eta erabakiak bozketa-prozeduraren bitartez hartuko dira. Artikulu honetan aurreikusi ez diren kasuetarako, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legeko 15. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoa aplikatuko da.»

Bigarrena.– 2025 urterako «Beint Nazioartekotze Bekak» laguntza-programari dagozkion oinarri arautzaileak aldatzen dituen ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian osorik argitaratzea.

Bilbao, 2025eko martxoaren 10a.

SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako Nazioartekotze zuzendaria,

NAGORE BONILLA GABARAIN.


Azterketa dokumentala