52. zk., 2025eko martxoaren 17a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (270 KB - 17 orri.)
- EPUB (125 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ELANKIDETZA-LANKIDETZARAKO ETA ELKARTASUNERAKO EUSKAL AGENTZIA
1220
EBAZPENA, 2025eko otsailaren 18koa, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez deitzen baitira ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako laguntzak 2025eko ekitaldirako.
Ekainaren 18ko 90/2019 Dekretuak (2019ko ekainaren 26ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 120. zk.) arautzen ditu ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako laguntzak. Ebazpen honen bidez, dekretu horretan aurreikusitakoa betetzen da 2025erako.
Dekretu horren 2. artikuluaren arabera, ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako bi laguntza-modalitate daude. Ekintza humanitarioko proiektuetarako laguntzak eta ekintza humanitarioko estrategietarako laguntzak.
Dekretu horren 7. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, laguntzen bi modalitateen 2025erako deialdiak batera egin behar dira.
2023ko abenduaren 30ean, indarrean jarri zen Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legea (2023ko abenduaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 247. zk.), zeinek arautzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko entitateek emandako dirulaguntzen araubide juridiko orokorra, eta indargabetuta uzten baititu Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren VI. titulua eta VII. tituluaren III. kapitulua. Horregatik, araudi berrian xedatutakoa jasotzen du deialdi honek, arlo hauei dagokienez: entitate onuradunek beren gain hartutako betebeharrak, laguntzen kudeaketa eta deialdiaren ebazpena, ez-betetzeen kasuak eta laguntzak itzultzeko prozedura.
2024ko otsailaren 15ean onartu zen Lankidetza eta Elkartasunaren otsailaren 15eko 3/2024 Legea (2024ko otsailaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 44. zk.), eta martxoaren 1ean sartu zen indarrean. Deialdi hau lege-arau horretara ere egokitzen da, eta funtsezko elementuak arautzen ditu lankidetzaren eta elkartasunaren arloan laguntzak emateari dagokionez, hala nola lankidetzaren eta elkartasunaren euskal politika publikoaren xedea eta helburua edo eLankidetzak emandako laguntza eta dirulaguntzen onuradun izateko baldintzak.
Deialdi hau Kontseilu Errektoreak 2025eko urtarrilaren 22an onartutako eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren 2025-2026 Biurteko Planaren esparruan kokatzen da, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren www.elankidetza.euskadi.eus web-orrian argitaratuta daude. «Nor gara» apartatuko «Plangintza» atalean. Halaber, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 6. artikuluan xedatutakoa betez, deialdi hau Dirulaguntzen Lau Urteko Plan Estrategikoan jasota dago. Plan hori eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariak onartu zuen.
ELankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren 2025eko ekitaldirako aurrekontua –Euskal Autonomia Erkidegoko 2025eko ekitaldiko aurrekontu orokorrak onartzen dituen abenduaren 20ko 8/2024 Legearen bidez onartua (2024ko abenduaren 30eko EHAA, 252. zk)– kreditu nahikoa aurreikusten du deialdi hau finantzatzeko.
ELankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren Kontseilu Errektoreak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen duen ekainaren 9ko 5/2008 Legearen 10.b artikuluan ematen zaizkion eskumenez baliaturik, 2025eko urtarrilaren 22ko bileran, erabaki zuen eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariari proposatzea laguntza-deialdia eta horiek emateko oinarrizko irizpideak onartzea.
Ondorioz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako laguntzak deitzea.
Ebazpen honetan deitzen diren laguntzek deialdien oinarrietan ezarritakoa beteko dute (ebazpen honi erantsita doaz oinarriok):
(Ikus .PDF)
XEDAPEN GEHIGARRIA
Garapenerako Lankidetzaren Kargurako Proiektuetarako Laguntzak arautzen dituen otsailaren 27ko 34/2007 Dekretuaren 23.4 artikuluaren arabera (uztailaren 23ko 390/2013 Dekretuak aldatutako dekretua), dagokion ekitaldian onartzen den lehenengo laguntza-deialdian zehaztuko da entitate eskatzaile bakoitzak gehienez eskura dezakeen dirulaguntzaren guztizko zenbatekoa.
Hala, Kontseilu Errektoreak 2025eko urtarrilaren 22an egingo duen bileran erabaki zen entitate eskatzaile bakoitzak funts banagarrien % 7 eskuratu ahal izango duela gehienez. Argitaratzen den lehen deialdian zehaztuko da zenbateko hori.Hau da, 3.654.567,02 euro, garapenerako lankidetzaren kargura urtean onartzen diren laguntzen edozein deialditan; dirulaguntza horiek geroago ordaindu litezke, aurreragoko ekitaldietan.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Ebazpen honetako dirulaguntzek, Ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako laguntzak arautzen dituen ekainaren 18ko 90/2019 Dekretuan ezarritakoaz gain, xedapen hauek dituzte oinarri: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena, eta 20/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzekoa (2023ko abenduaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 247. zk.), zeinak arautzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko entitateek emandako dirulaguntzen araubide juridiko orokorra.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA
Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 18a.
eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendaria,
FRANCISCO JAVIER CORTÉS FERNÁNDEZ.
I. ERANSKINA
EKINTZA HUMANITARIOKO PROIEKTUETARAKO LAGUNTZEN 2025EKO DEIALDIAREN OINARRIAK
1. oinarria.– Xedea.
Eranskin honen xedea da ekintza humanitarioko proiektuetarako laguntzen 2025eko deialdiaren oinarriak ezartzea, hain zuzen, eremu humanitarioan erabiltzen diren nazioarteko estandarren bitartez identifikatutako gatazka-testuinguruetan eta beste indarkeria-egoera batzuetan krisi humanitarioak jasaten dituzten biztanleentzako laguntzak.
2. oinarria.– Zuzkidura ekonomikoa.
Ekintza humanitarioko proiektuen modalitaterako laguntzetarako diru-zuzkidura 3.600.000 eurokoa da –ondoz ondoko lehia-prozeduraren bidez emanak–.
3. oinarria.– Proiektuko eskatutako dirulaguntza.
1.– Entitate bakoitzari, ekintza humanitarioko proiektuetarako gehienez 2 laguntza-eskaera eman ahal izango zaizkio.
2.– Ekintza humanitarioko proiektu bakoitzari, gehienez 200.000 euroko dirulaguntza emango zaio. Proiektuek gehienez hamabi hilabete iraungo dute, eta sei hilabetez luzatu ahal izango dira.
3.– Afrikar kontinentean eginiko ekintza humanitarioko proiektuen ekimenei emango zaie lehentasuna. Helburu horrekin, gutxienez 1.800.000 euro gordeko dira Afrikan egitekoak diren proiektuak finantzatzeko –baldin eta laguntzak arautzen dituen araudiak exijitutako eskakizunak betetzen badituzte–.
4. oinarria.– Onuradun izateko eskakizunak.
1.– Dirulaguntza lortzeko, baldintza hauek bete behar dituzte entitate onuradunek:
a) Dagokion erregistroan formalki eratuta eta inskribatuta egotea, eskaerak aurkezteko epea amaitu baino gutxienez bi urte lehenagotik.
b) Egoitza nagusia edo ordezkaritza iraunkorra Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.
c) Irabazi-asmorik ez izatea; gizarte-ekonomiako edo ekonomia solidarioko entitateen kasuan izan ezik, baldin eta beren estatutuetan esplizituki baztertzen badute kideen artean mozkinak banatzea.
d) Estatutuek berariaz jasotzea bere xedeetako bat dela ekintza humanitarioko proiektuak garatzea, edo agiri bidez egiaztatzea entitateak arlo horretan gutxienez bi urtez diharduela etenik gabe.
2.– Entitate onuradunek oinarri hauetan ezarritako eskakizunak bete beharko dituzte, eta ez dute izan behar Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan jasotako debekurik.
5. oinarria.– Eskabideak aurkezteko eta formalizatzeko epea.
1.– 2025eko aurrekontu-ekitaldi osoan aurkeztu ahal izango dira ekintza humanitarioko proiektuetarako laguntza-eskaerak, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hargatik eragotzi gabe epea amaitzea diru-zuzkidura agortzean; horren berri emango da EHAAn.
2.– Deialdiaren ondoriozko eskaerak, errekerimenduak, jakinarazpenak eta gainerako kudeaketak elektronikoki baino ezingo dira egin.
3.– Eskaera-orria www.euskadi.eus egoitza elektronikoaren bidez baino ezingo da eskuratu eta bete, laguntzen eta dirulaguntzen apartatuan, zehazki. Bertan daude elektronikoki izapidetzeko zehaztapenak eta laguntzen gaineko informazio gehigarria.
4.– Entitate interesduna espedientean sartzeko, dokumentuak aurkezteko eta zuzenketak, jakinarazpenak eta prozedura honekin lotutako gainerako izapideak egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» aplikazioa baliatu behar da (https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/).
5.– Eskaerarekin batera, entitate eskatzailea ordezkatzeko legezko gaitasuna duen pertsonaren edo entitatearen sinadura elektroniko aitortuaz gain, harekin batera aurkeztu beharreko dokumentu guztiak eta Administrazioak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoaren arabera eska ditzakeenak ere aurkeztu beharko dira. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak helbide honetan daude eskuragai: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak
6.– Izapidetze elektronikoa ordezkari baten bidez ere egin ahal izango da, eta, horretarako, ordezkaritza hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ahalordeen erregistro elektronikoan inskribatu beharko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak Ordezkaritza beste pertsona bati eman behar zaionean jardun dezan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluetan xedatutakoaren arabera egiaztatu beharko da ordezkaritza.
7.– Laguntza-eskabidea eta eskatutako dokumentuak nahi den hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dira.
8.– Eskabideak aurkezteak dakar berariaz eta formalki onartzea deialdi honen oinarriek zehazten dituzten baldintzak.
6. oinarria.– Eskaeraren edukia eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.
1.– Eredu normalizatuan dagoen eskaera-orria osorik bete behar da, telematikoki. Eskaera-orri horretan entitate eskatzailearen datu orokorrak, aurrekontua eta diruz lagundu beharreko proposamena bilduko dira, bai eta entitate eskatzaileak sinatu beharreko erantzukizunpeko adierazpen hauek ere:
a) Dirulaguntza jasotzeko eskakizunak betetzen dituela eta hori frogatzeko dokumentuak badituela; dokumentu horiek Administrazioaren eskura jarriko dituela, hala eskatzen zaionean; eskubidea aitortzen zaion bitartean betekizun horiek betetzeko konpromisoa hartzen duela; funtsezko zehaztasunik ezak, faltsukeriak edo ez-egiteak erantzukizun penalak, zibilak edo administratiboak izan ditzakeela; eta Administrazioak egiaztatzeko, kontrolatzeko eta ikuskatzeko eskumena duela.
b) Konpromisoa hartzen duela jakinarazteko xede eta helburu bererako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo beste baliabide batzuk eskatu eta, hala badagokio, jaso dituela, edozein administraziotatik edo ente publiko zein pribatutatik etorriak direla ere.
c) Tokiko bazkideek ez dutela zigor administratibo edo penalik sexuagatiko bereizkeria egiteagatik.
d) Ez duela Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan jasotako debekurik.
– Ez dagoela kondenatuta laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
– Ez duela eskatu borondatezko konkurtso-deklaraziorik, ez dagoela kaudimengabetzat deklaratuta prozedura batean, ez dagoela konkurtsoan deklaratuta –salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek–, ez dagoela esku-hartze judizialaren pean, ez dagoela desgaitua Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.
– Ez dagoela, errudun deklaratua izateagatik, Administrazioarekin egindako kontratu baten suntsiarazpen irmorik.
– Entitatearen legezko ordezkaria ez dagoela Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunen jarduna arautzen duen martxoaren 30eko 3/2015 Legean, Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean (LBK, 1985, 14) aipatutako kasuren batean, edo ez dela Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan (LBK, 1985, 1463 eta LBK, 1986, 192) araututako hautetsia, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
– Egunean dagoela zerga-betebeharrei eta Gizarte Segurantzarekikoei dagokienez, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan ezarritakoaren arabera –Zerga Betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak Egiaztatzeari buruzkoa–, eta horiek betetzeko konpromisoa hartzen duela harik eta emandako laguntza edo dirulaguntza osoki justifikatu arte.
– Egoitza fiskala ez duela paradisu fiskaltzat hartutako lurralde edo herrialde batean.
– Egunean dagoela dirulaguntzen itzulketagatiko edo zehapenengatiko betebeharrei dagokienez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren mendeko entitateek emandako laguntzen edo dirulaguntzen esparruan.
– Ez duela zehapenik jaso lege honen edo hala ezartzen duten beste lege batzuen arabera dirulaguntzak eskuratzeko aukera galtzea dakarrenik. Zehazki, ezingo dira onuradun izan, kasuan kasuko zigorrak ezarritako aldian, sexu-bereizkeria dela-eta zigor administratibo edo penala duten pertsona juridikoak, ez eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen arabera debeku horrekin zigortutakoak ere. Laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira, halaber, estatu-araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresak, eta estatu-legediak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak.
– Ez duela zehapenik jaso Ekonomia Zirkularrerako Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik, administrazio-bideko ebazpen irmoaren bidez, harik eta neurri zuzentzaile egokiak gauzatu eta zehapena ordaindu arte.
– Betetzen duela desgaitasuna duten pertsonentzat legez gorde behar den kuota, edo egiaztatu duela hori bete dadin neurri alternatiboak abian jarri izana.
– Elkarteen kasuan, ez daudela Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debekuen kausetan nahasita, edo ez daudela ez-zilegitasun penalaren zentzuzko zantzuak egoteagatik, inskribatzeko administrazio-prozedura etenda, 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, baldin eta ebazpen judizial irmorik ematen ez bada, haren arabera kasuan kasuko inskripzioa egin ahal izango baita dagokion erregistroan.
– Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daudela Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko Eusko Legebiltzarraren 1/2014 Legean jasotako bateraezintasun-araubidearen kasuetako batean; edo ez direla Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
Entitate eskatzaileen taldea sortzen bada, gainerako entitate eskatzaileetako bakoitzak sinatutako erantzukizunpeko adierazpena ere aurkeztu beharko da (erantzukizunpeko adierazpenaren eredua www.euskadi.eus web-orrian dago, laguntza eta dirulaguntzen atalean, eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren webgunean, «Laguntzak, bekak eta sariak» apartatuko «Deialdiak» atalean).
2.– Eskabidearekin batera, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:
a) Ekintza humanitarioaren esparruan gutxienez bi urteko etenik gabeko esperientzia egiaztatzea, baldin eta entitatearen estatutuetan ez bada berariaz adierazten bere helburuen artean dagoela ekintza humanitarioko eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren proiektuak egitea. Eskakizun hori ofizioz begiratu edo egiaztatuko da, interesdunak aldez aurretik baimena emanda.
Ekintza humanitarioaren esparruko esperientzia egiaztatzeko, honako dokumentu hauetako bat aurkeztu beharko da: administrazio publikoek emandako ziurtagiriak edo ebazpenak, edo interesdun ez diren beste entitate pribatu batzuek emandako ziurtagiriak (auditoretzak barne), edo administrazio publikoek diruz lagundutako proiektuak jasotzen dituzten aldizkari ofizialetako argitalpenak, edo organo eskudunek egiaztatutako memoriak edo urteko kontuak –horietan, esperientzia jarraitu horrek espresuki adierazita egon behar du–.
b) Esku-hartzean parte hartzen duten tokiko bazkideen eraketa-eskritura edo estatutuak eta erregistro-dokumentuak, eskaera aurkeztu baino gutxienez urtebete lehenagokoa.
Baldin eta, tokiko bazkidearen izaera juridikoa dela eta, ezintasun juridiko bat edo ezintasun politiko bat badago herrialdeko egoeren ondoriozkoa dena, tokiko bazkidearen nortasun juridikoa, esperientzia eta jarduera egiaztatzen duten dokumentuak aurkeztu beharko dira, erregistroan inskribatuta egotearen eskakizuna egiaztatu beharrean.
3.– Ekintza humanitarioko proiektuak baloratzeko, entitate eskatzaileak honako dokumentu hauek aurkeztu ahal izango ditu:
a) Esku-hartzearen kalitatea eta zeharkakoen integrazioa baloratzeko: dirulaguntzaren proposamen teknikoa eta aurrekontu banakatua, wwww.euskadi.eus web-orrian (laguntzen eta dirulaguntzen atalean) eta eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzian («Laguntza, bekak eta sariak» apartatuko «Deialdiak» atalean) argitaratutako ereduen arabera, eta planoekin lotutako obra edo azpiegituren karpeta teknikoak, administrazio-lizentziak eta prestakuntza-planak, eduki eta metodologiekin.
b) Entitate onuradunak baloratzeko: Entitate eskatzaileen Plan estrategikoak, Ekintza humanitarioko plan estrategikoak eta Genero-ekitatearen aldeko planak.
c) Tokiko bazkideak baloratzeko: Tokiko bazkideen Plan estrategikoak, Ekintza humanitarioko plan estrategikoak eta Genero-ekitatearen aldeko politikak.
5.– Aurreko apartatuetan aipatutako dokumentuak eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren esku badaude, Agentziak dokumentu horiek eskuratu eta ofizioz kontsultatu ahal izango ditu, baldin eta entitate interesdunak eskaeran adierazten badu zer espediente-zenbakitan dagoen eta noiz aurkeztu zuen –2020tik aurrera–.
7. oinarria.– Laguntzen kudeaketa eta balorazio-batzordea.
1.– Deialdi honetan araututako laguntzen kudeaketa eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren Koordinazio Teknikoko Zerbitzuari dagokio.
2.– Aurkeztutako eskaerak aztertu eta baloratzeko, kide anitzeko organo bat eratuko da, hautaketa-batzorde izendatua, eta pertsona hauek izango dira kideak:
– Batzordeburua: Alazne Camiña Izkara andrea, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren Koordinazio Teknikoko arduraduna.
– Bokala: Alicia Aleman Arrastio andrea, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren Koordinazio Teknikoko teknikaria.
– Bokala eta idazkaria: Maria del Pilar Diez Arregui andrea, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren Koordinazio Teknikoko teknikaria.
Hautaketa-batzordean hutsuneren bat badago edo titularren bat absente, gaixorik bada edo legezko beste arrazoiren bat bada, hauek izango dira ordezkoak:
– Lehendakaria: Iker Del Río Lahidalga jauna, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren Lankidetzako teknikaria.
– Bokala: Arkaitz López Sánchez jauna, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren Lankidetzako teknikaria.
– Bokala eta idazkaria: Nagore Gorostiza Mendia andrea, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren Lankidetzako teknikaria.
3.– Balorazio-irizpideak Ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako laguntzak arautzen dituen ekainaren 18ko 90/2019 Dekretuaren 15. artikuluan jasotakoak dira.
8. oinarria.– Ebazpen-proposamena.
1.– Aintzat hartuta aurreko oinarrian aipatutako balorazio-batzordearen txostena, Koordinazio Teknikorako Zerbitzuak behar bezala arrazoitutako ebazpen-proposamena eginen du, zeinetan adierazi beharko baita dirulaguntza zein entitate eskatzaileri ematea proposatzen den, baita zenbatekoa ere.
2.– Interesdunak azaldutakoak baino egitate, alegazio eta frogak baino gehiago agertzen edo kontuan hartzen badira prozeduran, ebazpen-proposamen hori behin-behinekoa izango da, eta pertsona interesdunei jakinarazi beharko zaie, hamar eguneko epea emanda alegazioak aurkezteko. Alegazio horiek aztertu ondoren, behin betiko ebazpen-proposamena eginen da.
3.– Interesdunek alegatutako egitate, froga edo alegazioetatik harago beste egitate, froga edo alegaziorik ez egoteagatik entzunaldi-izapide hori alde batera utz daitekeen kasuetan, egindako ebazpen-proposamena behin betikoa izango da, bat etorriz Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 21. artikuluko 3. apartatuan xedatutakoarekin.
9. oinarria.– Ebazpena eta jakinarazpena.
1.– Behin betiko ebazpen-proposamena eman ondoren, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren titularrari dagokio deialdia ebazpen baten bidez ebaztea, zeinetan eman edo ukatuko baita eskatutako laguntza, eta ezarriko baitira lortutako puntuazioa eta onartutako dirulaguntzaren zenbatekoa. Gainera, organo kudeatzailearen txostena jasoko da dirulaguntzak emateko espedientean, eta txosten horretan jasota geratuko da, organo kudeatzailearen esku dagoen informazioaren arabera, onuradunek eskakizun guztiak betetzen dituztela dirulaguntzak jasotzeko.
2.– Deialdi honetan araututako laguntzak ondoz ondoko emate-prozeduraren bidez esleituko dira, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 19.3 artikuluan aurreikusten den bezala, eta aurkeztutako eskabide-espedientea osorik dagoen unearen arabera ebatziko dira, ordenan.
3.– eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren zuzendariaren ebazpena, eskatutako laguntzak esleitu edo ukatzen dituena, banan-banan jakinaraziko zaio entitate interesdun bakoitzari. 90/2019 Dekretuaren 17.5 artikuluarekin bat etorriz, eskabidea aurkezten denetik aurrera sei hilabeteko epea igaro ondoren esanbidezko ebazpenik jakinarazi ez bada, dagokion eskabidea ezetsitzat joko da.
4.– Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.5 artikuluarekin bat etorriz, eskabidea aurkezten denetik aurrera sei hilabeteko epea igaro ondoren esanbidezko ebazpenik jakinarazi ez bada, eskabidea ezetsitzat joko da.
5.– Ebazpen horrek ez dio bukaera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako lehendakaritzari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Hiru hilabeteko epean berariazko ebazpenik eman ez bada, gora jotzeko errekurtsoa ezetsitzat joko da.
6.– Ekintza humanitarioko proiektuetara zuzendutako funtsak agortuz gero, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bitartez jakinaraziko da, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariaren ebazpena argitaratuta.
7.– Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 26.2 artikuluan ezarritakoa betetzeko, emandako dirulaguntzen zerrenda egoitza elektronikoan argitaratuko da.
10. oinarria.– Entitate onuradunen betebeharrak.
Laguntzen entitate onuradunek, Ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako laguntzak arautzen dituen ekainaren 18ko 90/2019 Dekretuan (2019ko ekainaren 26ko EHAA, 120. zk.) zehaztutako betebeharrak betetzeaz gainera, beste betebehar hauek ere izango dituzte: Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14. eta 42. artikuluetan ezarritakoak, eta deialdi honetako laguntzak jasotzeagatik eska daitekeen legezko beste edozein betebehar.
11. oinarria.– Ez-betetzeak.
Laguntzaren entitate onuradunak Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13., 14. eta 42. artikuluetan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 14. eta 46. artikuluetan aurreikusitako betebeharren bat betetzen ez badu, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariak, onuradunari entzun eta dagokion prozedura gauzatu ondoren, emandako laguntza jasotzeko eskubidea galdu duela deklaratuko du.
12. oinarria.– Laguntzen itzulketa.
Bidegabe jasotako laguntzak itzultzeko arrazoiak eta laguntza horiek azkentzeko eta itzultzeko prozedura Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen III. tituluko 36. artikuluan eta hurrengoetan eta hirugarren xedapen gehigarriko laugarren apartatuan ezarritakoaren arabera arautuko dira.
13. oinarria.– Datuen babesa.
Eskaeretan ageri diren datu pertsonalak «Garapenerako lankidetzako laguntzak eta dirulaguntzak» izeneko tratamendu-jardueran sartu eta tratatuko dira. Datu pertsonalak honako hauetan ezarritakoaren arabera tratatuko dira: batetik, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, eta, bestetik, 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa.
II. ERANSKINA
EKINTZA HUMANITARIOKO ESTRATEGIETARAKO LAGUNTZEN 2025EKO DEIALDIAREN OINARRIAK
1. oinarria.– Xedea.
Eranskin honen xedea da ekintza humanitarioko estrategietarako laguntzen 2025eko deialdiaren oinarriak ezartzea, hain zuzen, eremu humanitarioan erabiltzen diren nazioarteko estandarren bitartez identifikatutako gatazka-testuinguruetan eta beste indarkeria-egoera batzuetan krisi humanitarioak jasaten dituzten biztanleentzako laguntzak.
2. oinarria.– Zuzkidura ekonomikoa.
Ekintza humanitarioko estrategien modalitateko laguntzetarako diru-zuzkidura 4.000.000 eurokoa da –norgehiagoka-prozeduraren bidez emanak–.
3. oinarria.– Proiektuko eskatutako dirulaguntza.
1.– Entitate bakoitzak, banaka edo taldeka, gehienez eskabide bat aurkeztu ahal izango du.
2.– Ekintza humanitarioko estrategia bakoitzeko, gehienez 800.000 euroko dirulaguntza eman daiteke, eta gutxienez 500.000 euro. Esku-hartzeek gehienez 24 hilabete iraungo dute, eta hamabi hilabetez luzatu ahal izango dira.
3.– Afrikan egitekoak diren ekintza humanitarioko estrategien ekimenei emango zaie lehentasuna. Helburu horrekin, Afrikan gauzatu beharreko gutxienez bi estrategia lagunduko dira diruz, edozein dela ere haien puntuazioa, baldin eta laguntzak arautzen dituen araudiak eskatutako eskakizunak betetzen badituzte. Gainerako soberakina puntuazio-ordenaren arabera emango da.
4. oinarria.– Onuradun izateko eskakizunak.
1.– Dirulaguntza lortzeko, baldintza hauek bete behar dituzte entitate onuradunek:
a) Dagokion erregistroan formalki eratuta eta inskribatuta egotea, eskaerak aurkezteko epea amaitu baino gutxienez bi urte lehenagotik.
b) Egoitza nagusia edo ordezkaritza iraunkorra Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.
c) Irabazi-asmorik ez izatea; gizarte-ekonomiako edo ekonomia solidarioko entitateen kasuan izan ezik, baldin eta beren estatutuetan esplizituki baztertzen badute kideen artean mozkinak banatzea.
d) Estatutuek berariaz jasotzea bere xedeetako bat dela ekintza humanitarioko proiektuak garatzea, edo agiri bidez egiaztatzea entitateak arlo horretan gutxienez bi urtez diharduela etenik gabe.
c) Ekintza humanitarioko plan estrategiko bat edukitzea Euskal Autonomia Erkidegoko bere egoitzatik egiten duen lanerako. Plan horrek gutxienez 36 hilabeteko iraupena edukiko du, indarrean egon beharko da eskaera aurkezten den unean eta esku-hartzea garatuko den bitartean, eta haren amaierara arte luzatu ahal izango da. Plan estrategikoak laguntza arautzeko dekretuaren 5.1.c artikuluan aurreikusitako edukiak jado beharko ditu gutxienez.
2.– Entitate onuradunek oinarri hauetan ezarritako eskakizunak bete beharko dituzte, eta ez dute izan behar Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan jasotako debekurik.
5. oinarria.– Eskabideak aurkezteko eta formalizatzeko epea.
1.– Eskabideak aurkezteko epea 2025eko apirilaren 1etik 2025eko apirilaren 30era bitartekoa izango da, bi egun horiek barne.
2.– Deialdi honen ondoriozko eskaerak, errekerimenduak, jakinarazpenak eta gainerako kudeaketak elektronikoki baino ezingo dira egin.
3.– Eskaera-orria www.euskadi.eus egoitza elektronikoaren bidez baino ezingo da eskuratu eta bete, laguntzen eta dirulaguntzen apartatuan, zehazki. Bertan daude elektronikoki izapidetzeko zehaztapenak eta laguntzen gaineko informazio gehigarria.
4.– Entitate interesduna espedientean sartzeko, dokumentuak aurkezteko eta zuzenketak, jakinarazpenak eta prozedura honekin lotutako gainerako izapideak egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» aplikazioa baliatu behar da (https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/).
5.– Eskaerarekin batera, entitate eskatzailea ordezkatzeko legezko gaitasuna duen pertsonaren edo entitatearen sinadura elektroniko aitortuaz gain, harekin batera aurkeztu beharreko dokumentu guztiak eta Administrazioak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoaren arabera eska ditzakeenak ere aurkeztu beharko dira. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak helbide honetan daude eskuragai: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak.
6.– Izapidetze elektronikoa ordezkari baten bidez ere egin ahal izango da, eta, horretarako, ordezkaritza hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ahalordeen erregistro elektronikoan inskribatu beharko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak Ordezkaritza beste pertsona bati eman behar zaionean jardun dezan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluetan xedatutakoaren arabera egiaztatu beharko da ordezkaritza.
7.– Laguntza-eskabidea eta eskatutako dokumentuak nahi den hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dira.
8.– Eskabideak aurkezteak dakar berariaz eta formalki onartzea deialdi honen oinarriek zehazten dituzten baldintzak.
6. oinarria.– Eskaeraren edukia eta aurkeztu beharreko dokumentuak.
1.– Eredu normalizatuan dagoen eskaera-orria osorik bete behar da, telematikoki. Eskaera-orri horretan entitate eskatzailearen datu orokorrak, aurrekontua eta diruz lagundu beharreko proposamena bilduko dira, bai eta entitate eskatzaileak sinatu beharreko erantzukizunpeko adierazpen hauek ere:
a) Dirulaguntza jasotzeko eskakizunak betetzen dituela eta hori frogatzeko dokumentuak badituela; dokumentu horiek Administrazioaren eskura jarriko dituela, hala eskatzen zaionean; eskubidea aitortzen zaion bitartean betekizun horiek betetzeko konpromisoa hartzen duela; funtsezko zehaztasunik ezak, faltsukeriak edo ez-egiteak erantzukizun penalak, zibilak edo administratiboak izan ditzakeela; eta Administrazioak egiaztatzeko, kontrolatzeko eta ikuskatzeko eskumena duela.
b) Konpromisoa hartzen duela jakinarazteko xede eta helburu bererako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo beste baliabide batzuk eskatu eta, hala badagokio, jaso dituela, edozein administraziotatik edo ente publiko zein pribatutatik etorriak direla ere.
c) Tokiko bazkideek ez dute zigor administratibo edo penalik sexuagatiko bereizkeria egiteagatik.
d) Ez duela Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan jasotako debekurik.
– Ez dagoela kondenatuta laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
– Ez duela eskatu borondatezko konkurtso-deklaraziorik, ez dagoela kaudimengabetzat deklaratuta prozedura batean, ez dagoela konkurtsoan deklaratuta –salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek–, ez dagoela esku-hartze judizialaren pean, ez dagoela desgaitua Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.
– Ez dagoela Administrazioarekin egindako kontratu baten suntsiarazpen irmorik, errudun deklaratua izateagatik.
– Entitatearen legezko ordezkaria ez dagoela Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunen jarduna arautzen duen martxoaren 30eko 3/2015 Legean edo Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean (LBK, 1985, 14) aipatutako kasuren batean; edo ez dela Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan (LBK, 1985, 1463 eta LBK, 1986, 192) araututako hautetsia, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
– Egunean dagoela zerga-betebeharrei eta Gizarte Segurantzarekikoei dagokienez, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan ezarritakoaren arabera –Zerga Betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak Egiaztatzeari buruzkoa–, eta horiek betetzeko konpromisoa hartzen duela harik eta emandako laguntza edo dirulaguntza osoki justifikatu arte.
– Egoitza fiskala ez duela paradisu fiskaltzat hartutako lurralde edo herrialde batean.
– Egunean dagoela dirulaguntzen itzulketagatiko edo zehapenengatiko betebeharrei dagokienez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren mendeko entitateek emandako laguntzen edo dirulaguntzen esparruan.
– Ez duela zehapenik jaso lege honen edo hala ezartzen duten beste lege batzuen arabera dirulaguntzak eskuratzeko aukera galtzea dakarrenik. Zehazki, ezingo dira onuradun izan, kasuan kasuko zigorrak ezarritako aldian, sexu-bereizkeria dela-eta zigor administratibo edo penala duten pertsona juridikoak, ez eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen arabera debeku horrekin zigortutakoak ere. Laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira, halaber, estatu-araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresak, eta estatu-legediak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak.
– Ez duela zehapenik jaso Ekonomia Zirkularrerako Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik, administrazio-bideko ebazpen irmoaren bidez, harik eta neurri zuzentzaile egokiak gauzatu eta zehapena ordaindu arte.
– Bete duela desgaitasuna duten pertsonentzat legez gorde behar den kuota, eta egiaztatu duela hori bete dadin neurri alternatiboak abian jarri izana.
– Elkarteen kasuan, ez daudela Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debekuen kausetan nahasita; edo ez dutela etenda, ez-zilegitasun penalaren zentzuzko zantzuak egoteagatik, inskribatzeko administrazio-prozedura, 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, baldin eta ebazpen judizial irmorik ematen ez bada, haren arabera kasuan kasuko inskripzioa egin ahal izango baita dagokion erregistroan.
– Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daudela Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko Eusko Legebiltzarraren 1/2014 Legean jasotako bateraezintasun-araubidearen kasuetako batean; edo ez direla Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
Entitate eskatzaileen taldea sortzen bada, gainerako entitate eskatzaileetako bakoitzak sinatutako erantzukizunpeko adierazpena ere aurkeztu beharko da (erantzukizunpeko adierazpenaren eredua www.euskadi.eus web-orrian dago, laguntza eta dirulaguntzen atalean, eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren webgunean, «Laguntzak, bekak eta sariak» apartatuko «Deialdiak» atalean).
2.– Eskabidearekin batera, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:
a) Ekintza humanitarioaren esparruan gutxienez bi urteko etenik gabeko esperientzia egiaztatzea, baldin eta entitatearen estatutuetan ez bada berariaz adierazten bere helburuen artean dagoela ekintza humanitarioko eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren proiektuak egitea. Eskakizun hori ofizioz begiratu edo egiaztatuko da, interesdunak aldez aurretik baimena emanda.
Ekintza humanitarioaren esparruko esperientzia egiaztatzeko, honako dokumentu hauetako bat aurkeztu beharko da: administrazio publikoek emandako ziurtagiriak edo ebazpenak, edo interesdun ez diren beste entitate pribatu batzuek emandako ziurtagiriak (auditoretzak barne), edo administrazio publikoek diruz lagundutako proiektuak jasotzen dituzten aldizkari ofizialetako argitalpenak, edo organo eskudunek egiaztatutako memoriak edo urteko kontuak –horietan, esperientzia jarraitu horrek espresuki adierazita egon behar du–.
b) Esku-hartzean parte hartzen duten tokiko bazkideen eraketa-eskritura edo estatutuak eta erregistro-dokumentuak, eskaera aurkeztu baino gutxienez urtebete lehenagokoa.
Baldin eta, tokiko bazkidearen izaera juridikoa dela eta, ezintasun juridiko bat edo ezintasun politiko bat badago herrialdeko egoeren ondoriozkoa dena, tokiko bazkidearen nortasun juridikoa, esperientzia eta jarduera egiaztatzen duten dokumentuak aurkeztu beharko dira, erregistroan inskribatuta egotearen eskakizuna egiaztatu beharrean.
d) Entitate eskatzaile bakoitzaren ekintza humanitarioko plan estrategikoa, Ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako laguntzak arautzen dituen ekainaren 18ko 90/2019 Dekretuaren 5.1.c artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
3.– Ekintza humanitarioko estrategia baloratzeko, entitate eskatzaileak honako dokumentu hauek aurkeztu ahal izango ditu:
a) Esku-hartzearen kalitatea eta zeharkakoen integrazioa baloratzeko: dirulaguntzaren proposamen teknikoa eta aurrekontu banakatua, wwww.euskadi.eus web-orrian (laguntzen eta dirulaguntzen atalean) eta eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzian («Laguntza, bekak eta sariak» apartatuko «Deialdiak» atalean) argitaratutako ereduen arabera, eta planoekin lotutako obra edo azpiegituren karpeta teknikoak, administrazio-lizentziak eta prestakuntza-planak, eduki eta metodologiekin.
b) Entitate onuradunak baloratzeko: Entitate eskatzaileen Plan estrategikoak eta Genero-ekitatearen aldeko planak.
c) Tokiko bazkideak baloratzeko: Tokiko bazkideen Plan estrategikoak, Ekintza humanitarioko plan estrategikoak eta Genero-ekitatearen aldeko politikak.
4.– Aurreko apartatuetan aipatutako dokumentuak eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren esku badaude, Agentziak dokumentu horiek eskuratu eta ofizioz kontsultatu ahal izango ditu, baldin eta entitate interesdunak eskaeran adierazten badu zer espediente-zenbakitan dagoen eta noiz aurkeztu zuen –2020tik aurrera–.
7. oinarria.– Laguntzen kudeaketa eta balorazio-batzordea.
1.– Deialdi honetan araututako laguntzen kudeaketa eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren Koordinazio Teknikoko Zerbitzuari dagokio.
2.– Deialdi honetan araututako laguntzak norgehiagoka-prozeduraren bidez esleituko dira, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 29/2023 Legearen 19.1 artikuluan aurreikusten den bezala.
3.– Aurkeztutako eskaerak aztertu eta baloratzeko, kide anitzeko organo bat eratuko da, hautaketa-batzorde izendatua, eta pertsona hauek izango dira kideak:
– Batzordeburua: Alazne Camiña Izkara andrea, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren Koordinazio Teknikoko arduraduna.
– Bokala: Alicia Aleman Arrastio andrea, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren Koordinazio Teknikoko teknikaria.
– Bokala eta idazkaria: Maria del Pilar Diez Arregui andrea, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren Koordinazio Teknikoko teknikaria.
Hautaketa-batzordean hutsuneren bat badago edo titularren bat absente, gaixorik bada edo legezko beste arrazoiren bat bada, hauek izango dira ordezkoak:
– Lehendakaria: Iker Del Río Lahidalga jauna, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren Lankidetzako teknikaria.
– Bokala: Arkaitz López Sánchez jauna, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren Lankidetzako teknikaria.
– Bokala eta idazkaria: Nagore Gorostiza Mendia andrea, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren Lankidetzako teknikaria.
4.– Balorazio-irizpideak Ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako laguntzak arautzen dituen ekainaren 18ko 90/2019 Dekretuaren 15. artikuluan jasotakoak dira.
8. oinarria.– Ebazpen-proposamena.
1.– Aintzat hartuta aurreko oinarrian aipatutako balorazio-batzordearen txostena, Koordinazio Teknikorako Zerbitzuak behar bezala arrazoitutako ebazpen-proposamena eginen du, zeinetan adierazi beharko baita dirulaguntza zein entitate eskatzaileri ematea proposatzen den, baita zenbatekoa ere.
2.– Interesdunak azaldutakoak baino egitate, alegazio eta frogak baino gehiago agertzen badira edo kontuan hartzen badira prozeduran, ebazpen-proposamen hori behin-behinekoa izango da, eta pertsona interesdunei jakinarazi beharko zaie, 10 eguneko epea emanda alegazioak aurkezteko. Alegazio horiek aztertu ondoren, behin betiko ebazpen-proposamena eginen da.
3.– Interesdunek alegatutako egitate, froga edo alegazioetatik harago beste egitate, froga edo alegaziorik ez egoteagatik entzunaldi-izapide hori alde batera utz daitekeen kasuetan, egindako ebazpen-proposamena behin betikoa izango da, bat etorriz Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 21. artikuluko 3. apartatuan xedatutakoarekin.
9. oinarria.– Ebazpena eta jakinarazpena.
1.– Behin betiko ebazpen-proposamena eman ondoren, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren titularrari dagokio deialdia ebazpen baten bidez ebaztea, zeinetan eman edo ukatuko baita eskatutako laguntza, eta ezarriko baitira lortutako puntuazioa eta onartutako dirulaguntzaren zenbatekoa. Gainera, organo kudeatzailearen txostena jasoko da dirulaguntzak emateko espedientean, eta txosten horretan jasota geratuko da, organo kudeatzailearen esku dagoen informazioaren arabera, onuradunek eskakizun guztiak betetzen dituztela dirulaguntzak jasotzeko.
2.– eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren zuzendariaren ebazpena, eskatutako laguntzak esleitu edo ukatzen dituena, banan-banan jakinaraziko zaio entitate interesdun bakoitzari. 90/2019 Dekretuaren 17.5 artikuluarekin bat etorriz, eskabidea aurkezten denetik aurrera sei hilabeteko epea igaro ondoren esanbidezko ebazpenik jakinarazi ez bada, dagokion eskabidea ezetsitzat joko da.
3.– Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.5 artikuluarekin bat etorriz, eskabidea aurkezten denetik aurrera sei hilabeteko epea igaro ondoren esanbidezko ebazpenik jakinarazi ez bada, eskabidea ezetsitzat joko da.
4.– Ebazpen horrek ez dio bukaera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako lehendakaritzari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Hiru hilabeteko epean berariazko ebazpenik eman ez bada, gora jotzeko errekurtsoa ezetsitzat joko da.
5.– Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 26.2 artikuluan ezarritakoa betetzeko, emandako dirulaguntzen zerrenda egoitza elektronikoan argitaratuko da.

RSS