
52. zk., 2025eko martxoaren 17a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (144 KB - 4 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
1215
AGINDUA, 2025eko martxoaren 5ekoa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baita sail honetako lanpostu hau izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa: Industria Administrazioko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzako lurralde-ordezkaria, 511786 kodea, 11 dotazioa.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailean, hutsik dago Industria Administrazioko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzako lurralde-ordezkariaren lanpostua (511786 kodea, 11 dotazioa); hori dela-eta, Euskal Funtzio Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 94.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman ostean, eranskinean azaltzen den lanpostua izendapen askeko sistema erabiliz betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du sail honek. Hona hemen deialdiaren
OINARRIAK
Lehenengoa.– Parte hartzeko baldintzak.
1.– Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako karrerako funtzionarioek eta EAEko administrazio orokorrarekin lotuta dauden zuzenbide pribatuko ente publikoetako karrerako funtzionarioek, lanpostu-zerrendan ezartzen diren baldintzak betetzen badituzte (eranskinean zehaztuta daude).
Aipatutako langileek edozein administrazio-egoeratan egonda har dezakete parte deialdian, honako egoera hauetan izan ezik:
– Eginkizun-gabetze irmoa ezarrita duten funtzionarioek ezin izango dute parte hartu, egoera horrek dirauen bitartean.
– Norberaren kontuetarako edo familia elkartzeko borondatezko eszedentzian dauden langileek ezin izango dute parte hartu, ez badute bete eszedentzian egon beharreko gutxieneko denbora (2 urte).
2.– Orobat, parte hartu ahal izango dute beste administrazio publiko batzuetako karrerako funtzionarioek, irakaskuntzako eta Justizia Administrazioko karrerako funtzionarioek, bai eta erakunde sanitarioetako estatutupeko langile finkoek ere, betiere espresuki ezartzen bada lanpostu-zerrendan langile mota horrek betetzeko moduko lanpostua dela, eta, hortaz, zehazki identifikatzen bada dagokion kodearekin, agiri honen eranskinean zehaztutakoarekin bat etorriz.
Langile horiek deialdi honetan parte hartu ahal izango dute, lanpostu-zerrendan ezarritako baldintzak egiaztatzen badituzte eta zerbitzu aktiboko administrazio-egoeran edo jatorrizko administrazioan lanpostua gordetzea dakarren administrazio-egoeran badaude, non eta ez duten 6 hilabetetik beherako eginkizun-gabetze behin-behinekoa edo irmoa.
Bigarrena.– Eskabideak.
Agindu/Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera 15 egun balioduneko epearen barruan aurkeztu beharko dira parte hartzeko eskabideak.
EAEko Administrazio Orokorrean eta haren organismo publikoetan jardunean dauden karrerako funtzionarioek EIZU enplegatuaren atariaren bidez egin ditzakete eskabideak, Jakina-ren bitartez.
Gainerako izangaiek erregistro elektronikoaren bidez bidaliko dituzte eskabideak, helbide honetara: Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara.
Hirugarrena.– Betekizunak eta merezimenduak.
Honen eranskinean ezartzen dira lanpostu-zerrendan lanpostu hau betetzeko eskatzen diren betekizunak: lurralde-ordezkaria, 511786 kodea, 11 dotazioa.
Parte hartzeko eskabideari «curriculum vitaea» erantsiko zaio, eta, hor, datu pertsonalak eta zein talde, azpitalde edo kidegotakoa den zehazteaz gain, beste hauek ere jasoko dira:
a) Tituluak.
b) Administrazio publikoan eta sektore publikoan eta, hala badagokio, enpresa pribatuan betetako lanpostuak, lehiatzen den lanpostuaren antzeko funtzioak dituztenak.
c) Egiaztatutako hizkuntza-eskakizuna.
d) Jasotako edo emandako prestakuntza-ikastaroak.
e) Hizkuntza-gaitasunak.
f) Eskatutako lanpostuari esleitutako funtzio eta zereginekin lotuta, jakinaraztea egokitzat jotzen diren bestelako merezimendu eta konpetentzia guztiak.
Eskabidearekin batera, deialdian eskatzen diren betekizunen eta alegatutako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte izangaiek, baldin eta EAEko administrazio orokorraren Langileen Erregistroan ez badaude.
Izangaia deitutako lanpostuaren funtzioetara ongi egokitzen dela bermatzeko, deialdia egin duen organoari aukera ematen zaio izangaiak alegatu dituen merezimenduak egiaztatzeko egokitzat jotzen dituen bitartekoak erabil ditzan; elkarrizketa pertsonala edo proba egin dezake horretarako, edo Giza Baliabideen Zerbitzuko organo teknikoen txostenak eskatu.
Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den datan bete behar dira eskatutako betekizunak, eta esleitutako lanpostuez jabetu arte eutsi behar zaie. Parte hartzeko baldintzak betetzen jarraitzen ez duten parte-hartzaileak ezin izango dira jabetu esleitutako lanpostuaz.
Laugarrena.– Ebazpena.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren agindu baten bidez ebatziko da deialdi hau, gehienez ere hiru hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera. Agindu hori EHAAn argitaratu beharko da.
Esleitzeko aginduan/ebazpenean zehazten den egunean jabetu beharko du lanpostuaz esleipendunak. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zuzendariordetzetako eta lurralde-ordezkaritzetako titularren lanpostuak izendapen askeko sistemaren bidez betetzen direnez, gorde egingo da interesdunak lehiaketa bidez edo karrerako funtzionario izatera iristeko prozesu baten bidez titulartasuna lortu duen lanpostua.
Ebazpen hori arrazoitzeko, kontuan hartuko da izangaiak deialdian eskatzen diren baldintzak eta zehaztapenak bete dituela, izendapena egiteko eskumena dagoela, eta lanpostuari buruz monografian ezarritako eginkizunak eta zereginak betetzeko egokia dela. Horretarako, gainerako izangaiekin (baldin badaude) alderatuko dira merezimenduak (eta, hala badagokio, elkarrizketaren edo probaren emaitza).
Deialdia hutsik geratu dela deklaratu daiteke, baldin eta izangaietako batek ere ez baditu betetzen lanpostuaren baldintzak edo izangaietako bat ere ezin bada egokitzat jo, deitutako lanpostua betetzeko behar beste merezimendu eta konpetentzia ez dituelako.
Bosgarrena.– Errekurtsoak.
Agindu/Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke ebazpena eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua/ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke dagokion Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua/ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 5a.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua,
MIKEL JAUREGI LETEMENDIA.
ERANSKINA
Deitutako lanpostua: lurralde-ordezkaria.
Kodea: 511786.
Dotazioa: 11.
Kidegoa eta eskala: A taldeko kidego-aukera-eskalak (EAP).
Destino-osagarriaren maila: 29.
Berariazko osagarria: 0-A.
Kokapena: Industria Administrazioko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza.
Udalerria: Donostia.
Hizkuntza-eskakizuna: 4.
Derrigortasun-data: -
Berariazko ezagutzak eta betebeharrak:
– Estatuko edozein administrazio publikotako A1 azpitaldeko eskalaren batekoa izatea.
– Estatuko edozein administrazio publikotako A1 azpitaldeko eskalaren bateko karrerako funtzionarioa izatea eta jarduneko zerbitzuan, zerbitzu berezietan edo seme-alabak zaintzeko eszedentzian egotea.
– Era berean, parte har dezakete derrigorrezko eszedentzian daudenek, beste administrazio publiko batzuetan ari direnek, eginkizunez gabetuta daudenek eta borondatezko eszedentzian daudenek, baldin eta egoera horietarako ezarritako epea bete baldin badute. Prozedura horren bidez jarduneko zerbitzura itzuliko dira.
RSS