Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2025eko martxoaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1182

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita, Azkoitiko udal-mugartean (Gipuzkoa), Urola ibaiko ur publikoko 900 l/s-ko gehieneko deribazio-emariaren aprobetxamenduaren funtsezko ezaugarriak aldatzeko eskaeraren espedientea, Anadegi errekatik beste hargune bat sartu nahi delako aprobetxamendu hidroelektrikorako (Aizpurutxoko zentrala). Titularra Electra Berrizaun, SL da.

Espedientearen kodea: MCA-G-2023-0009.

Eskatzailea: Electra Berrizaun S.L.

Jardueraren kokapena: Azkoitia (Gipuzkoa).

Hargune-puntua (UTM koordenatuak (ETRS89):

Urola ibaia X = 552.713; Y = 4.775.814.

Anadegi erreka: TA1 X: 552.989 Y: 4.777.007.

Urteko gehieneko bolumena: 6.000.000 m3 urtean (Urola ibaitik 5.870.400 eta Anadegi errekatik 129.600).

Uraren erabilera: aprobetxamendu hidroelektrikoa (Aizpurutxoko zentrala).

Emakidaren deskribapena: egungo emakidaren ezaugarriak aldatzea eskatzen da, bertan Anadegi errekastoaren hargune bat sartzeko. Hargune hori aprobetxamenduaren hasieratik erabili zen, baina ez zen sartu emakida-espedientean. Era berean, titularrak adierazi du Bolintxo/Onanegi errekastoaren hargunea ez dela erabiliko.

Hori guztia jendaurrean jartzen da hogei (20) Eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hala xedatzen baita Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 109. artikuluan. Horrela, bere burua interesduntzat jotzen dutenek epe horretan alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte Uraren Euskal Agentzia honetan; bertan egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak azter dezan.

Vitoria-Gasteiz 2025eko otsailaren 25a.

Zuzendari nagusia.
EE (2024ko irailaren 24ko Ebazpena).

Jabari Publikoaren Kudeaketarako zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.


Azterketa dokumentala