
50. zk., 2025eko martxoaren 13a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (131 KB - 2 orri.)
- EPUB (116 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
1167
IRAGARKIA, 2025eko otsailaren 20koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita «El Roble Parke Eolikoa» izeneko proiektuaren aurretiazko administrazio-baimenaren eta ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren eskaera, Sopuerta, Zalla, Galdames eta Güeñeseko udal-mugarteetan (Bizkaia).
Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, parke eolikoen bidez, energia eolikotik energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei baimena emateko prozedura arautzen duen maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuaren 7. artikuluan eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53.1 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearekin eta Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearekin bat etorriz, jendaurrean jartzen dira El Roble Parke Eolikoa eta ebakuazio-azpiegiturari dagozkien oinarrizko proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterlana.
Espedientea: 48-GE-Y-2023-00034.
– «El Roble Parke Eolikoa» proiektua, honetan datzana:
• Parke Eolikoa, 3.9 MW-ko 7 aerosorgailuz osatua, hau da, guztira 27,29 MW-ko potentzia instalatua, 30 kV-ko aerosorgailuen arteko interkonexioko azpiegitura eta horiek ebaketa zentroarekin konektatzeko lurpeko linea. Horiek guztiak Sopuerta, Zalla, Galdames eta Güeñeseko udal-mugarteetan daude.
• Sortutako energia elektrikoa husteko azpiegitura, guztia Güeñeseko udal-mugartean, hauek osatua:
– 30 kV-ko ebaketa zentroa.
– 30 kV-ko lurpeko linea elektrikoa, ebaketa zentroa eta 1. euskarria lotzen dituena; horren luzera 9 m-koa izango da.
– 30 kV-ko aireko linea elektrikoa, 1. eta 20. euskarrien artean; horren luzera 5.008,88 m-koa izango da.
– 30 kV-ko lurpeko linea elektrikoa, 20. euskarria eta ST La Jara (I-DE) azpiestazioa lotzen dituena; horren luzera 45 m-koa izango da.
– Helburua: energia elektrikoa sortzea lurreko teknologia berriztagarri eolikoaren bidez.
– Eskatzailea: Rapid Reaction Systems, SLU.
– Eskaeraren xedea: aurretiazko administrazio-baimena eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena.
– Kokalekua: Sopuerta, Zalla, Galdames eta Güeñeseko udalerriak (Bizkaia).
– Aurrekontua, guztira: 31.338.820,61 euro.
Proiektu honen aurretiazko administrazio-baimena ematea Bizkaiko Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Lurralde Ordezkaritzaren eskumena da, eta jendaurrean jarri behar da, ingurumen-inpaktuaren azterlanaren jendaurreko informazioarekin batera, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluaren arabera.
Hori guztia argitara ematen da interesdunek eta, oro har, herritarrek dokumentazioa aztertu ahal izan dezaten sail honek Bizkaian duen lurralde-ordezkaritzan (Concha Jeneralaren kalea 23, 5. solairua, Bilbao) edo url honetan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/.
Ordezkaritza honetan egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dira idatzizko euskarri fisikoan (bi kopia) edo EAEko Administrazio Publikoaren erregistro elektroniko orokorraren bidez (https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan xedatutako moduan, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik 30 egun balioduneko epean.
Ohartarazten da pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko erakundeak eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan identifikatutako beste subjektu batzuk behartuta daudela administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidezko harremana izatera, administrazio-prozedura baten edozein izapide egiteko. Hori dela eta, aipatutakoek jendaurrean jartzeko izapide honetan egindako alegazioak nahitaez bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu behar dira.
Bilbao, 2025eko otsailaren 20a.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
MARÍA JESÚS MARKAIDA URIARTE.