Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2025eko martxoaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
1165

IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Simeyco, S.A. enpresak Hernanin metalen tratamendua eta estaldura jarduera egiteko aurkeztutako proiektu teknikoa, Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumen-baimen bakarra lortzeko.

Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legeak ingurumen-baimen bakarraren araubidearen mende jartzen du titulartasun publiko edo pribatuko jarduerak eta instalazioak ustiatzea, baldin eta I.B. eranskinean jasotako jardueraren bat garatzen bada.

Ingurumen-baimen bakarraren bidez, egintza bakar batean eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak aldez aurretik emandako administrazio-prozedura bakar batean integratuko dira hondakinak sortzeko eta kudeatzeko baimenak, kolektorera, jabari publiko hidraulikora eta itsas-lehorreko jabari publikora isurketak egiteko baimenak, eta kasuan kasuko isurtzeko muga-balioak finkatuko dira, aplikatzekoa den araudi sektorialean xedatutakoaren arabera.

Aipatutako arauak 36. artikuluan ezartzen duenez, behin eskabidea aurkeztuta eta aurkeztutako dokumentazioa osatuta dagoela egiaztatuta, instalazio- edo jarduera-proiektua jendaurrean jarriko da hogeita hamar egun balioduneko epean, alegazioak aurkeztu ahal izateko. Horretarako, aldez aurretik iragarkia jarriko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan.

Zabalkunde handiagoa izan dezan, iragarki hori jarduera edo instalazioa kokatuta dagoen lurraldeko udalari jakinaraziko zaio, toki-erakundeak bere ediktu-oholean jar dezan.

Hori dela eta, AAU00946_SOL_2023_001 espedientea jendaurrean jarri behar da hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, egoki iritzitako alegazioak edo oharrak aurkez daitezen.

Jendaurrean jartzeko izapidea bete behar duen instalazioaren dokumentazioa jendearen eskura egongo da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/).

Horrez gain, jakinarazten da 2022ko uztailaren 19an Simeyco, S.A.– k hasiera eman ziola lurzoruaren kalitatearen deklarazioaren prozedurari, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean xedatutakoa betetzeko. Prozedura hori ingurumen-organoan izapidetzen ari da. Ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 31. artikuluan ezarritakoaren arabera, lurzoruaren kalitatearen deklarazioa egin beharko du Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak, jarduera jartzeko gaitzen duten lizentziak edo baimenak eman aurretik.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 17a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

NICOLAS GARCIA-BORREGUERO URIBE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala